Menua

Banana errea papillotean

  • Banana errea papillotean
  • banana platanoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Banana errea papillotean – 

Osagaiak

  • 8 banana eder, azala kenduta
  • Gurin biguna, puska polit bat
  • 4 koilarakada azukre
  • Bainila leka bat, bitan irekia eta aletua
  • Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat
  • Sulfuroztatutako edo aluminiozko paper orri handi bat

Banana errea papillotean

banana platanoaErrezeta

Papera bitan zatitu behar bagenu bezala jokatuko dugu, baina egin gabe. Bi alde horietako bat gurinaz oparo igurtzi. Bananak zuritu eta gurinaren gainean utziko ditugu. Gero azukrea eta bainila leka par-par bota bananen gainera. Rona edo hautatu dugun pattarra ere botako diegu gainetik.

Aluminiozko paper orria tolestu eta ertzak itxi, tolesdura eginez, gutun-azal bat bailitzan, ireki ez dakigun. Paper-papillotea labeko erretilu batean paratu eta labean sartu 40 minutuan egon dadin 200 graduan. Zerbitzatzeko, tentu handiz ireki papera, barrenetik aterako den lurrinarekin ez erretzearren. Fruta pixka bat epeldu denean, izozki goxo batekin edo jogurt greziar krematsuarekin batean zerbitzatuko dugu.

Banana errea papillotean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mazedonia3

Mazedonia

Mazedonia –  Osagaiak Sagar bat Udare bat 2 banana Pinaburu erdi bat Meloi gozo erdi bat 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik Eskukada bat marrubi Eskukada bat mugurdi Mahats mordo bat, aletua 2 …

pontxea

Likore pontxea

Likore pontxea –  Osagaiak Kg bat azukre Botila bat cointreau Litro laurdena ron zahar Litro laurdena benedictine 4 laranja, puskatan 4 sagar, puskatan 4 banana, xerratan Mahats mordo eder bat, aletua 2 udare, puskatan 4 …

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 5 banana, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

banana-split

Banana split

Banana split Osagaiak Banana heldu bat Bainila, txokolate eta marrubi izozkia Txokolate saltsa Esnegaina, harrotua Errezeta Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore …