Menua

Pasta txirlekin

  • Pasta txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta txirlekin – 

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Oliba olio pixka bat
  • Ardo zuri pixka bat
  • Baso erdi bat ur
  • Arrozetarako txirlak, kilo bat
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • Gurin puska eder bat

Errezeta

Txirlak marinelen eran ireki. Horretarako, kazola handi batean, oliotan, baratxuria eta tipulin xehe-xehea frijituko ditugu. Gero txirlak gehitu, baita ardo zuria eta ura ere, eta irakin dezala su bizi-bizian. Txirlak ireki ahala, atera egingo ditugu. Txirla guztiak kanpoan ditugula, loditu dadila pixka bat saltsa, eta perrexila eta esnegaina gehitu.

Bukatzeko, saltsa horretara bildu txirla guztiak (haragirik ez duten maskorrak kendu egin behar dira, toki handirik har ez dezaten) eta pasta egosi berria, gurinarekin batera. Zerbitzatu eta jan.

Pasta txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan –  Osagaiak 1,6 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio Kaienako piper-mutur bat 2 baratxuri ale, xerratan moztuak koilarakada handi bat sagardo-ozpin Perrexila, trauskil xehatua … Errezeta Ur ugarian garbituko ditugu txirlak, barruan …

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin –  Osagaiak 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere) Barazki pistoa egiteko errezeta Gatza Pasta pistoarekin Errezeta Pasta …

Pasta entsalada

Pasta entsalada

Pasta entsalada –  Osagaiak Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo “galets”, kilo erdia 3 tomate, helduak Piper berde bat, txiki-txiki egina Tipulin bat, txiki-txiki egina Gatza … Errezeta Hasteko tomateei azala kendu eta dado txikitan …

ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, …