Menua

Sardina entsalada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 32 sardina xerra marinatu, garbi eta oliba oliotan
  • kg erdia patata, uretan egosiak, zurituak eta xerratan moztuak
  • Tipulin bat, xerratan moztua
  • Oliba olio birjina eta sagardo-ozpina
  • Gatza

Errezeta

Gopor edo entsalada-ontzi batean ipiniko ditugu patata xerrak. Oliba olioa eta ozpina gainetik isuri, gatza eman eta tipulin xaflak erantsiko ditugu ondoren. Kontua handiz nahasiko dugu guztia, patatak ez haustearren, eta gainean aurkeztuko ditugu sardina xerra marinatuak, beren oliotan igurtziak. Hotz zerbitzatuko dugu entsalada.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Sardina enpanada

Osagaiak Orea egiteko: Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 100 g gurin Hostorea maneatzeko: 700 g gurin Betegarria prestatzeko: 2 tipulin handi, zerrendatan moztuak Piper gorri bat, zerrendatan moztua Piper berde bat, zerrendatan moztua …

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta –  Osagaiak 24 sardina ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute sardinak arrandegian, burua eta tripak kendurik, eta isatsa bere horretan utzirik. Oliba olioa isuriko dugu …

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan –  Osagaiak Nahi adina sardina, dozenaka batzuk Gatza eta su-txingarrak, garrik gabe Sardinak arranparrillan Errezeta Udaren hasiera da sardinak erretzeko garai egokiena, sanjuanetan. Julio Cambak adierazi zuen bezala, “ez dira etxean, gure seme-alaben …

sukaldean-fondo0

Patata eta sardinzahar entsalada

Osagaiak Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden Eskarola bat, garbitua eta sortatan 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat Sagardo-ozpina, …

Sardinak eskabetxean

Sardinak eskabetxean

Sardinak eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg sardina ertain, garbi eta bururik gabe Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …