Menua

Sardinak arranparrillan

  • Sardinak arranparrillan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sardinak arranparrillan – 

Osagaiak

  • Nahi adina sardina, dozenaka batzuk
  • Gatza eta su-txingarrak, garrik gabe

Sardinak arranparrillan

Errezeta

Udaren hasiera da sardinak erretzeko garai egokiena, sanjuanetan. Julio Cambak adierazi zuen bezala, “ez dira etxean, gure seme-alaben ama bertutetsuaren ondoan, jateko, emakume lagun arin eskandalosoarekin baizik. Jan ondoan, bizi guztiko gaiztotu ote den sentsazioa jabetzen da gutaz. Barruko harrak eta lotsak ez gaituzte ordudanik abandonatuko, eta gutxi izango dira Arabiako lurrin guztiak gure eskuak arazteko”. Sardinak jateko alkandora hutsik jardun behar dugu, mantxaren beldurrik gabe, mahai-lagun onen ondoan.

Itsasotik etorri bezala erre behar dira sardinak. Uretan garbitu eta lehortu egingo ditugu ondoren. Hezurra, tripak, burua eta guzti paratuko ditugu arranparrillaren burdinetan. Hori bai, gatz larri eman diezaiegun, neurrian. Arian-arian erreko ditugu, txingarretatik aparte xamar, kiskal ez daitezen eta isuritako koipeak txingarretan eragindako keaz egoki lurrin daitezen.

Buelta eta buelta erre ondoren, ogi puska batean jasoko ditugu banan-banan, koipeak ogi mamia ongi busti dezan. Eskuekin jango ditugu eta guztiak barruan daramagun tripazainak tentazioaren atean jo orduko irentsiko dugu koipean bustitako ogia.

Sardinak arranparrillan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sardinak gatzetan

Sardinak gatzetan

Sardinak gatzetan –  Osagaiak 2 kg sardina Gatz larria Oliba olio birjina, estra. Sardinak gatzetan Errezeta Burua kendu sardinei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Sardina bitan …

sukaldean-fondo0

Sardina enpanada

Osagaiak Orea egiteko: Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 100 g gurin Hostorea maneatzeko: 700 g gurin Betegarria prestatzeko: 2 tipulin handi, zerrendatan moztuak Piper gorri bat, zerrendatan moztua Piper berde bat, zerrendatan moztua …

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta –  Osagaiak 24 sardina ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute sardinak arrandegian, burua eta tripak kendurik, eta isatsa bere horretan utzirik. Oliba olioa isuriko dugu …

sukaldean-fondo0

Sardina pipermorro eta oliba beltz ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat sardinatxo oliotan, ongi xukatuak Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta hazirik gabe Eskukada eder bat oliba beltz, hezurrik gabe Zorrotada bat oliba olio birjina …

sukaldean-fondo0

Sardina irin-arrautzeztatuak

Osagaiak 24 sardina ertain, bururik eta triparik gabe Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu sardinei. Hezurra kendu ahal izango diegu (edo arrain-saltzaileari egiteko eskatu) …