Menua

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

  • zurrukutuna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Osagaiak

  • 200 bakailao gazi, papurtua
  • Zopako ogia, zati handi bat
  • 15 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik
  • Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa
  • Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
  • Ur beroa, litro erdia
  • Pipermin lehorra, zati bat
  • 4 arrautza

Errezeta

Bakailao papurtua ur hotzean pasatuko dugu, iragazki batean, gezatzeko. Eskuetan xehatuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion. Su eztian frijituko ditugu baratxuriak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu aurretik erretiratuko ditugu. Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia.

Ur beroa isuriko dugu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe. Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka-marteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin. Zerbitzatu aurretik, arrautza bana erantsi ahal izango dugu pertsona bakoitzeko zurrukutunean, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola sutatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliarekin.

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran –  Osagaiak Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren Porru bat, pikatua 2 …

sukaldean-fondo0

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

baratxuri zopa

Baratxuri zopa

Baratxuri zopa Osagaiak 8 baratxuri ale, xerratan moztuak Pipermin lehorra, ximiko bat 4 koilarakada oliba olio Zopako ogia, ukabil baten neurriko puska Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Koilarakada bat piper-mami, kontserbakoa Piperrauts gozoa, ximiko bat …

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak –  Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua

Osagaiak 4 solomo bakailao fresko, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu bakailao puskak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean olio …