Zorroko patata purea nola konpondu
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Zorroko patata purea
- Esnea
- Esnegaina
- Gatza
- Piperbeltza
Errezeta
Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta erdi adibidez. Esnea-edo irakiten hasten denean, gutxika-gutxika patata-hautsak gehitu, eragiteari utzi gabe, pure krematsu eta lodi samarra lortzen dugun arte. Orduan gurin dado hotzak erantsi, nahi adina, eta lehenago bezala, nahasi eta nahasi, pureak erabat hartzen dituen arte. Pure kilo bakoitzeko 350 gurin fresko sar dezakegu, lasai ederrean. Beharrezkoa bada, gazitu eta hoztu baino lehen zerbitzatu. Piperbeltz eho berria ere gehi genezake, zimiko bat.

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin – Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak Azalore bat 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat, …

Patata arranditsuak
Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin
Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin – Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan
Osagaiak 8 patata ertain Baratxuri-buru bat Porru puska bat Piperbeltza, 3 ale Izokin ketua, 8 xerra eder 5 koilarakada ur 150 g gurin Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltza …

Patatak nola frijitu
Patatak nola frijitu – Osagaiak Olioa Baratxuri ale bat Errezeta Hona hemen zer egin, patatak frijitu eta kurruskari uzteko. zuritu eta xerratan edo zerrendatan (nahi bezala) moztu ondoren, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko; halatan, frijitzen …