Zigala, leka eta tomate entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zigala, leka eta tomate entsalada –
Osagaiak
- Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak
- 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak
- Tipulin bat, pikatua
- 2 tomate umo, erdi tamainakoak, zurituak eta dadotan moztuak
- 10 koilarakada oliba olio birjina
- 4 koilarakada sagardo-ozpin
- Gatza
Zigala, leka eta tomate entsalada
Errezeta
Gopor edo entsalada-ontzi zabal batean ipiniko ditugu lekak, epeldu ondoan. Gopor txiki batean nahasiko ditugu tipulina, tomateak, ozpina, olioa eta gatza. Biraka erabiliko ditugu gai guztiak ongi nahasteko. Ozpin-olioaren erdia garaztatuko dugu leka epelen gainean, eta bizi-bizi nahasiko ditugu ondoren.
Gisa horretan onduriko leken gainean ipiniko ditugu zigalak, zuriturik eta epel, eta ozpin-olioaren beste erdia erantsiko dugu ondoren. Mahairako prest egongo da orduan entsalada.
Zigala egosien buruak zupaka jango ditugu, dotrinak agindu bezala, entsaladaren aurretik edo ondotik.
Zigala, leka eta tomate entsalada

Tomate entsalada
Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …

Berberetxoak tomatearekin
Berberetxoak tomatearekin – Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin
Tomate entsalada ahuntz gaztarekin – Osagaiak 4 tomate heldu Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada ahuntz gazta Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu …

Zigala saltsa
Zigala saltsa Osagaiak 4 azenario 2 tipula Zigala karkasak, hobe buruak badira (gordinik nahiz egosirik) Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 …

Saltsa arrosa
Saltsa arrosa – Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …