Zainzuriak saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuriak saltsan
Osagaiak
- Bi zainzuri sorta, modu naturalean egosiak
- Irina
- Arrautza joa
- Perrexil xehatua
- Baratxuri ale bat, txiki-txiki egina
- Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa
- 3 koilarakada oliba olio
- Tipulin handi bat, txiki-txiki egina
- Zainzuriak egositako salda, baso handi bat
- Irin pixka bat
- Gatza
Errezeta
Saltsa egingo dugu lehenbizi. Kazola zabal batean olioa jarri eta su motelean frijituko dugu tipulina, gatz pixka batekin. Egin dadila poliki-poliki, gorritu ere egin gabe, eta xamur dagoen momentuan, irin pixka bat gehituko diogu eta frijitu dadila, erre gabe betiere. Orduan pixkanaka-pixkanaka zainzuriak egostetik gelditu den salda erantsiko diogu, saltsa mehe eta leuna gelditzen den arte. Gatz pixka bat eman. Saltsa honi koilarakada batzuk tomate saltsa gehitzen ahal dizkiogu (edo gisatu baten saltsa edo biribilkiaren saltsa pixka bat, edo, baita eguerdian erretako oilasko baten zukua ere, konparazio baterako). Urdaiazpiko dado batzuk ere egokiak dira.
Zainzuriak pixka bat irineztatu eta behehala arrautzeztatu (arrautza joari, aldez aurretik, baratxuria eta perrexil xehatua gehitu dizkiogu). Horrela, bada, zainzuriak arrautza-irinetan frijituko ditugu su ez oso bizian. Xuka-paperean utzi gero, soberako olioa xurga dezan. Denak frijitu eta gero, arrautza-irineztatuaren bixarrak kenduko ditugu, saltsa zikindu ez dezaten.
Gero irakiten jarri, oso poliki, 5 bat minutuz. Ur pixka bat edo zainzuriak egosi ditugun salda pixka bat gehitu, saltsa gehiegi loditzen bada. Gatzik behar ote duen begiratu, eta zerbitzatu.
Zainzuriak saltsan

Gari-zainzuriak salteatuta
Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. …

Gari-zainzuri zopa hotza
Osagaiak Litro erdia salda edo ur Gari-zainzuriak fin txikituta, pixka bat zurituak eta beheko alde gogorra kenduta. Kilo erdia. 12 koilarakada esnegain likido 2 arrautza gorringo Azukre pixka bat Gatz pixka bat *Lau pertsonentzat Errezeta …

Zainzuri zopa
Zainzuri zopa Osagaiak Litro erdia salda edo ura Kg erdia zainzuri, zurituak eta alde gogorrak kenduak, finki moztuak 12 koilarakada esnegain urtu 2 arrautza gorringo azukrea, zimiko bat gatza, zimiko bat Errezeta Ur ugari jarriko …

Zainzuriak ilar freskoekin
Zainzuriak ilar freskoekin Osagaiak Sorta bat zainzuri fresko Ura eta gatza 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak …

Gari zainzuri arrautzopila
Osagaiak 2 sorta gari-zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko …