Zainzuriak arrautza irakinekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuriak arrautza irakinekin
Osagaiak
- 24 zainzuri lodi zuri, egosiak edo bestela kontserba onekoak
- 8 arrautza, oso freskoak
- 2 dl sagardo-ozpin
- 2 litro ur
- 4 koilarakada handi oliba olio birjina
- Gatza
Errezeta
Kazola batean (altua eta estua izan dadila aukeran), ura jarriko dugu irakiten, gatzik gabe. Irakiten hasi orduko erantsiko diogu sagardo-ozpina, eta borborrak hautsiko dira horrenbestez. Suaren bizitasuna kontrolatuko dugu uneoro urak irakin ez dezan bortizki. Kikara edo edontzi txikitan hautsiko ditugu banan-banan arrautzak eta binaka irakinaraziko ditugu, kikaratik ur berora eztiro labainduz. Minutu batez edo edukiko ditugu irakiten.
Bitarte horretan, irabioan erabiliko ditugu arrautzak, kontu handiz eta bitsadera baten laguntzaz. Minutuko tartea bete duguneko, ur berotik atera eta ur hotzean sartuko ditugu arrautzak, gatz apur batez ere (koilarakada handi bat litroko) hornitua den ontzi txiki batean. Eten egingo dugu horrenbestez egostea, gorringoak mami ez daitezen, eta irakinaldiko urak erantsiko zion ozpin gustu azkarregia leunduko diogu zuringoari.
Aldez aurretik egin ahal izango dugu hau guztia eta, zerbitzatzeko unean, berriro berotu ahal izango ditugu arrautzak irakinaldi batez edo mikrouhinetan indar apalenean beroaldi bat emanez.
Xukatu egingo ditugu ondoren zainzuriak, egosi baditugu, edo kontserba-potetik aterako ditugu, eta banako plateretan edo azpil batean egokituko ditugu. Potekoak badira, mikrouhinetan epelduko ditugu, indar erdian, berotasun apur bat eduki dezaten. Ez ditugu gehiegi berotuko, honda ez daitezen. Haien gainean ipiniko ditugu irakindako arrautza beroak. Gainetik gatz pixka bat eman eta gero, oliba olio birjina gordinez (4 koilarakada handi) garaztatuko dugu guztia.
Zainzuriak arrautza irakinekin

Baratxuri eta perrexil arrautzopila
Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

Gari-zainzuri zopa hotza
Osagaiak Litro erdia salda edo ur Gari-zainzuriak fin txikituta, pixka bat zurituak eta beheko alde gogorra kenduta. Kilo erdia. 12 koilarakada esnegain likido 2 arrautza gorringo Azukre pixka bat Gatz pixka bat *Lau pertsonentzat Errezeta …

Zainzuri salteatuak
Zainzuri salteatuak Osagaiak Zainzuri zuriak, 2 sorta Koilarakada bat oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …

Urdaiazpiko egosiaren arrautzopila
Osagaiak 2 koilarakada oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak Urdaiazpiko egosia, 4 xerra lodi, dadotan moztuak 8 arrautza Gatza Errezeta Zartaginean, koilarakada bat oliotan, su bizian, urdaiazpiko egosiaren dadoak salteatuko ditugu istant …

Zainzuriak saltsan
Zainzuriak saltsan Osagaiak Bi zainzuri sorta, modu naturalean egosiak Irina Arrautza joa Perrexil xehatua Baratxuri ale bat, txiki-txiki egina Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, txiki-txiki egina Zainzuriak …