Menua

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

  • Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin –

Osagaiak

  • Urraburu bat edo bi urraburu txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Baso erdi bat txakolin
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu urraburua. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro urraburua, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, urraburua ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa. Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera erantsiko ditugu txirlak urraburu solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan.

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urraburu xerrak meuniere eran

Urraburu xerrak meuniere eran

Urraburu xerrak meuniere eran –  Osagaiak 8 urraburu xerra lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Urraburu xerrak meuniere eran …

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin (edo saltsan)

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin –  Osagaiak 4 urraburu solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, …

urraburua labean

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …

Urraburua gatzetan

Urraburua gatzetan errea

Urraburua gatzetan errea –  Osagaiak Urraburu eder bat burua eta guzti, 4 lagunentzako modukoa, errai eta alboko hezurrik gabe Mihilu adaxka lehor batzuk 2 bat kg gatz larri Ura, xorta bat Oliba olio birjina, estra …