Menua

Urraburu xerrak meuniere eran

  • Urraburu xerrak meuniere eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Urraburu xerrak meuniere eran – 

Osagaiak

  • 8 urraburu xerra lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

Urraburu xerrak meuniere eran

Errezeta

Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Urraburu xerrak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, arrain puskak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli -binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada- eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi urraburu xerrekin.

Arraina egindakoan -lehenengo bi urraburu xerrei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko-, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu urraburu xerrak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz kontrakarrean beti gu, zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

Urraburu xerrak meuniere eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin – Osagaiak Urraburu bat edo bi urraburu txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat txakolin 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan 4 koilarakada sagardo-ozpin …

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin (edo saltsan)

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin –  Osagaiak 4 urraburu solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, …

Urraburua gatzetan

Urraburua gatzetan errea

Urraburua gatzetan errea –  Osagaiak Urraburu eder bat burua eta guzti, 4 lagunentzako modukoa, errai eta alboko hezurrik gabe Mihilu adaxka lehor batzuk 2 bat kg gatz larri Ura, xorta bat Oliba olio birjina, estra …

urraburua labean

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …