Menua

Untxi papurtua parmentier eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Untxi eder bat edo bi ertain
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olioa
  • Litro laurdena tomate saltsa mamitsu
  • Kg bat patata pure
  • Gatza

Errezeta

8 edo 10 puskatan zatituko dugu untxia, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz. Gatza pixka bat emango dugu ondoren. Kazola zabal batean gorrituko ditugu puskak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz, uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta 45 bat minutuan edukiko dugu egosten guztia. Epeltzen utziko dugu ondoren. Horrela maneaturiko haragia eskutan erabil dezakegun unean, hezurgabetu egingo ditugu puskak, betegarria egin ahal izateko. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta untxi haragia sartuko dugu ondoren, papurtua. Arestian urritu eta loditu dugun salda erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta perrexila erantsiko dugu ondoren. Oso zaporetsu geratu behar du.

Labe-erretiluaren hondoan zabalduko dugu haragi egosi hezurgabea, eta tomate saltsaz estaliko dugu ondoren. Haren gainean zabalduko dugu patata purea, patata egosi, zuritu eta puregailuan pasa ondoren egina izango duguna. Eltze batean sartuko dugu patata-mami hori eta biraka eragiteari utzi gabe erantsiko dugu gurin hotza, xorta bat esnegain eta gatza. Trinko geratu behar du.

Purea ongi hedatu eta gero, zuzenean jarriko dugu labean gainerretzen, edo gazta birrindua gainetik hautseztatu ondoan sartuko dugu labean. Entsalada berde batekin zerbitzatu eta mendialditxo bat egin ondoren, sabel barruak egoki arintzeko.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Untxi beso konfitatuak

Untxi beso konfitatuak

Untxi beso konfitatuak –  Osagaiak 16 untxi beso fresko Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan Errezeta Errezeta honetarako kazola zabal bat …

UNTXIA SALTSAN JavierLastras

Untxia saltsan

Untxia saltsan Osagaiak Untxi eder bat, puskatua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza Errezeta Gatza eman eta kazola zabal …

Untxia parrillan errea

Untxia parrillan errea

Untxia parrillan errea –  Osagaiak Bi untxi eder, atzeko eta aurreko hankak eta erdialdeko solomoa bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Koilarakada handi bat ziape Limoi zukua Ezkai freskoa, adaxka batzuk Oliba olioa eta gatza Errezeta …

Untxi frijitua

Untxi frijitua

Untxi frijitua Osagaiak 2 untxi, erdi tamainakoak eta puska txikitan zatituak Limoi zukua Perrexil xehatua 4 baratxuri ale, zanpatuak Xorta bat soja saltsa Irina eta gatza 4 baratxuri ale, zuritu gabe Oliba olioa, frijitzeko Errezeta …

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta –  Osagaiak 2 untxi, erdi tamainakoak eta puska txikitan zatituak Oliba olioa 6 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Gatza Errezeta Untxiak puskatan zatitzeko eskatuko diogu harakinari. Gatza eman eta padera batean ipiniko …