Menua

Untxi beso konfitatuak

  • Untxi beso konfitatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Untxi beso konfitatuak – 

Osagaiak

  • 16 untxi beso fresko
  • Litro erdia oliba olio
  • Litro erdia ur
  • Oilo salda kontzentratua, pastilla bat
  • 10 baratxuri ale
  • 100 g hirugihar ketu, dadotan

Errezeta

Errezeta honetarako kazola zabal bat sutan jarri eta, tanta batzuk oliba olio isuri ondoren, erantsiko ditugu hirugihar dadoak eta baratxuri aleak. Biraka erabili eta olioa, salda-pastilla eta ura gaineratuko ditugu. Egos dadila guztia. Irakiten hasi orduko eztituko dugu sua, apalenera eramanez. Untxi besoak sartuko ditugu orduan: estalirik geldituko dira. Hala ez bada, ur eta olio gehiago isuri. Ordu pare batean edukiko ditugu horrela, tenperatura berean eta irakiten utzi gabe, haragia hezurretik bereizi dela ikusi arte. Egosi diren saldan utziko ditugu hozten. Jan aurretik xukatu eta mikrouhinetan berotuko ditugu, edo allioli saltsarekin, entsalada batekin edo ogitartekoan jango ditugu.

Oliba olioaren ordez ahate koipea, eta saldaren ordez ura, erabil dezakegu. Egostearen hasieran ezkaia edo erromeroa ere erantsi ahal izango dugu (adaxka batzuk), haragia lurrintzearren. Besoa da untxiak konfitatzeko duen alde goxoena, gelatinatsuena. Besoak beren horretan eskuratzeko modurik ez badugu (harakinak ez ditu behar bada solterik salduko), atzeko hanka logiagoak ere konfitatu ahal izango ditugu. Tomatearekin edo parrillan errerik jango ditugu solomoak.

Osorik ere konfita genezake untxia, baina lehorrago geratuko zaizkigu solomoak.

Untxi beso konfitatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

UNTXIA SALTSAN JavierLastras

Untxia saltsan

Untxia saltsan Osagaiak Untxi eder bat, puskatua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza Errezeta Gatza eman eta kazola zabal …

Untxia parrillan errea

Untxia parrillan errea

Untxia parrillan errea –  Osagaiak Bi untxi eder, atzeko eta aurreko hankak eta erdialdeko solomoa bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Koilarakada handi bat ziape Limoi zukua Ezkai freskoa, adaxka batzuk Oliba olioa eta gatza Errezeta …

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta

Untxi baratxuri-oliotan salteatuta –  Osagaiak 2 untxi, erdi tamainakoak eta puska txikitan zatituak Oliba olioa 6 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Gatza Errezeta Untxiak puskatan zatitzeko eskatuko diogu harakinari. Gatza eman eta padera batean ipiniko …

Untxi frijitua

Untxi frijitua

Untxi frijitua Osagaiak 2 untxi, erdi tamainakoak eta puska txikitan zatituak Limoi zukua Perrexil xehatua 4 baratxuri ale, zanpatuak Xorta bat soja saltsa Irina eta gatza 4 baratxuri ale, zuritu gabe Oliba olioa, frijitzeko Errezeta …

sukaldean-fondo0

Untxi papurtua parmentier eran

Osagaiak Untxi eder bat edo bi ertain Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Perrexil …