Menua

Txokolate tarta erraza

  • TXOKOLATE TARTA GeoVehrka
  • Txokolate tarta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txokolate tarta erraza – 

Osagaiak

  • 95 g txokolate beltz
  • 90 g gurin, biguna, pomada baten antzera
  • 45 g irin
  • 150 g azukre
  • 3 arrautza oso

.

Txokolate tartaErrezeta

Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, zurezko zali batez lan eginez. Azukrea, irina eta arrautzak nahasiko ditugu beste ontzi batean, eta erantsi egingo dugu txokolate eta gurinez eginiko orea. Ondoren, landu egingo dugu guztia, 10 bat minutuan, eragiteari utzi gabe. Tartak egiteko molde batean irauliko dugu orea, gurina igurtzi eta irin pixar batez gainetik hautseztatu ondoan, moldetik erraz atera ahal izateko. Tarta labean erreko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, 20 bat minutuan.

Horren ostean, labetik aterako dugu tarta. Moldetik atera eta sareta batean gainean ipiniko dugu ondoren hozten. Txokolate beltz tableta bat mikrouhin labean urtuko dugu gero, eta erantsi egingo ditugu gurin xorta bat eta esnegain urtu pixar bat. Tarta plater batean ipini, eta estaliko dugu txokolatezko nahastura horrekin. Benetan erraza da egiten eta oso hezea gelditzen da tarta, ore hautsia edo hostorea erabiltzeko beharrik gabe.

 

Txokolate tarta erraza

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua

Txokolate tarta mamitua –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun Tartaren estalkia osagaiak: 100 …

txokolate saltsa

Txokolate saltsa

Txokolate saltsa –  Osagaiak Hiru litro laurden ur 600 g azukre 250 g txokolate mingots 250 g esnegain likido … Errezeta Su ezti-eztian, eltze batean, ura, azukrea eta txokolatea jarriko ditugu. Irakiten hasten denean, esnegaina …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran –  Osagaiak 2OOgr kobertura 220gr Gurin 220gr Azukre 70gr Irina 4 Arrautza 1/2 Legamia Fruitu lehorra … Errezeta TRESNAK Katilu bat Irabiagailu Mikrouhina Aiztoa PRESTAKETA Jarri 4 arrautza katilu batean eta …

Txokolate gailetak

Txokolate gailetak

Txokolate gailetak –  Osagaiak 400 g irin Gatza, ximiko bat Bikarbonatoa, ximiko bat 200 g gurin, biguna 150 g azukre 200 g azukre beltz 2 arrautza 250 g txokolatezko pipitak   Errezeta Ontzi batean ipiniko …