Txirlak orburuekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Txirlak orburuekin –
Osagaiak
- 3/4 Kg Txirla
- 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak
- 3 baratxuri ale, xehatuak
- Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur
- 4 koilarakada oliba olio
- Perrexil xehatua
- Irina, ximiko bat
- Zorrotada bat ardo zuri
…
Errezeta
Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. Dantzan hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea.
Orburu laurdenak sartuko ditugu ondoren saltsan eta berotasuna emango diegu irakinaldi batez. Kazolara bihurtuko ditugu ondoren irekitako txirla guztiak eta perrexila emango haien gainetik.
Txirlak orburuekin

Orburuak urdaiazpikoarekin
Orburuak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin (edo saltsan)
Urraburua plantxan txirla eta ganbekin – Osagaiak 4 urraburu solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, …

Orburuak ozpin-oliotan
Osagaiak 24 orburu egosi 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin Limoi zukua, tanta batzuk Baratxuri ale mutur bat, xehatua Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Bitan edo lautan moztuko …

Txirlak saltsa berdean
Txirlak saltsa berdean – Osagaiak Kg bat txirla 3 baratxuri ale, pikatuak Litro laurdena ur bero 4 koilarakada oliba olio birjina Perrexil pikatua Irina, ximiko bat Zorrotada bat ardo zuri … Errezeta Kazola zabal apal …

Kardua txirlekin
Kardua txirlekin – Osagaiak Kardu bat Ura Gatza 4 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio 2 koilarakada irin 500 g txirla Kardua egosi den salda, 2 baso handi Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua …