Menua

Txipiroiak erromako eran

  • Txipiroiak erromako eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txipiroiak erromako eran – 

Osagaiak

  • Kg bat txipiroi, triparik eta barruko lumarik gabe
  • Esnea
  • 2 baratxuri ale, zanpatuak
  • Gaiak frijitzeko orea
  • Oliba olioa
  • Gatza

Txipiroiak erromako eran

Errezeta

Arrandegian garbituko dizkigute txipiroiak. Azala fresko eta kolperik gabe badago, errespetatu egingo dugu. Zerrenda edo zirrindolatan moztuko ditugu gorputzak, tamainaren arabera, taberna eta ostatuetan lortu ohi duten itxura emanez, hatz erdiko lodierako puskak eginez. Modu berean jokatuko dugu hegalekin, eta alde batera bereiziko ditugu garroak. Gatz ugari eman eta esnetan murgilduko ditugu puskak, zanpatutako baratxuri aleekin batean. Ordu batzuetan egongo dira horrela, hozkailuan.

Epe horren ostean xukatuko ditugu. Esnea, katuarentzat. Eta baratxuriak, gogoko dituenarentzat (txipiroiekin batean frijitu ahal izango ditugu).

Hona hemen nola jokatuko dugun ondoren. Ongi xukatu eta lehortu ondoren, irinetan pasatuko ditugu txipiak: soberakina kendu eta leunki murgilduko ditugu ondoren gaiak frijitzeko orean. Solterik frijituko ditugu, ez motroiloan, oliba olio berotan, eta erretilu batean xukatuko ditugu ondoren. Lana bukatu eta limoi atal batzuekin, badira mundu honetan azidozale porrokatuak, eta garagardo hotz batekin zerbitzatuko ditugu. Gatza emango diegu berriro, gezatxo sumatzen baditugu.

Txipiroiak erromako eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin Osagaiak Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak Txipiroien tintak 8 koilarakada handi oliba olio birjina 2 tipulin handi, pikatuak 2 baratxuri ale, xehatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 2 baso ardo zuri 1,3 …

txipiroi

txipiroi ogi-arrautzeztatuak

txipiroi ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak Kg bat txipiroi, triparik eta barruko lumarik gabe Esnea 2 baratxuri ale, zanpatuak Ogi birrindua Oliba olioa Gatza txipiroi ogi-arrautzeztatuak Errezeta Arrandegian garbituko dizkigute txipiroiak. Azala fresko eta kolperik gabe badago, …

Txipiroi txikiak Pelaio eran

Txipiroi txikiak Pelaio eran

Txipiroi txikiak Pelaio eran –  Osagaiak 30 txipiroi txiki, aborinekoak Xorta bat brandy edo armagnac 8 tipulin, zerrendatan moztuak 4 piper berde, zerrendatan moztuak 2 baratxuri ale, xehatuak Kaienako pipermina, mutur bat 5 koilarakada handi …

TXIPIROIAK JoseluBlanco

Txipiroi zatituak bere tintan

Txipiroi zatituak bere tintan Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada handi oliba olio birjina Baso bete …

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan

Txipiroi txikiak bere tintan –  Osagaiak 30 txipiroi txiki, aborinekoak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak Txipiroien garroak eta hegalak, oso fin pikatuak 5 koilarakada handi oliba olio birjina Baso …