Menua

Txerri mutur irin-arrautzeztatua

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 txerri mutur garbi eta ilerik gabe
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat, osorik
  • Tipulin bat, osorik
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza
  • Irina eta arrautza joa
  • Oliba olioa, frijitzeko

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Kazola batean oliba olio xorta bat isuri eta alde guztietatik gorrituko ditugu hartan txerri muturrak. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko ditugu. Koipe soberakina erretiratu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina irauliko ditugu kazolan. Irauli batzuk eman eta ur beroaz estaliko dugu guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten bi orduz, erdi irakinean. Kazola ez da ur eskas geldituko, gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da. Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu txerri muturrak. Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, zopa bat egiteko, gisatu bat maneatzeko edo uraren ordez erabiltzeko. Ez dugu, bada, alferrik galduko!

Beren epelean utziko ditugu muturrak eta, kontu handiz ez hausteko, kenduko dizkiegu erdialdean ageri dituzten kartilagoak. Puska ertainetan zatitu eta, hoztu direnean, gatza eman, irin-arrautzatan pasa eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu eta allioli saltsarekin edo ziape-maionesa on batekin jango ditugu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txerri hanka

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Oliba olioa, frijitzeko Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak …

Txerri enpanadatxoak

Txerri enpanadatxoak

Txerri enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g txerri haragi, txikitua 15 koilarakada tomate saltsa (gizen askorekin, mamitsua izan dadin) Perrexil …

sukaldean-fondo0

Txerri muinak egosteko era

Beharrezkoak 8 txerri muin Baratxuri-buru baten aleak, azala eta guzti Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Perrexil adaxka batzuk Xorta bat oliba olio Xorta bat sagardo-ozpin Ura eta gatza Errezeta Muinak uretan pasa eta beratzen …

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak ardo beltzaren kutsuan maneatuak

Osagaiak 12 txerri matraila, hezurrekin nahiz gabe, nahi bezala. Hezurrik gabe badaude, erosoago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, litro erdia Oliba olioa Ura Gatza …

Txerri matrailak

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran –  Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, …