Menua

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan
  • 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • “Remelluri” ardo beltz errioxarra, litro bat
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Estilo honetako platerak prestatzeko asmotan bagaude, hobe aurreko txerri hankak erabiltzea. Haragi gehiago dute eta goxoagoak izaten dira atzekoak baino, atzekoek, gelatina asko izanagatik, haragi gutxiagokoak baitira.

Kazolan oliba olioa jarri eta olio horretan gorritu daitezela aldez aurretik gazitutako txerri matrail eta hanka guztiak, bi aldeetatik. Kontuz, arren, olio zirtekin. Ongi txigortuak gelditu daitezela matrail eta hankak. Haragi guztia atera, sobran den urina kendu, eta bertara irauli porrua eta tipulina. Ongi frijitu daitezela su eztian eta berriz sartu matrail eta hanka gorrituak, bueltak emanez. Ardo beltza gehitu eta utzi likidoa lurruntzen.

Orduan ur beroa eman, dena ongi estaltzeko moduan, 3 behatz haragiaren gainetik. Gatza eman eta egos dadila, estalkia paratuta, borbor xuabean bi orduan. Erne ibili ur faltarik izan ez dadin. Hala balitz, ur gehixeago isuri, behar dena. Matrailak xamur xamur daudenean kazolatik atera eta txerri hankek segitu dezatela egosten beste ordubetez bederen. Ez dadila ura eskastu.

Orduan, hankak ere egosita daudelarik, gelditu den zukua iragazkitik pasarazi eta kazola garbi batera sartuko dugu, eta irakiten eduki poliki. Matrailak epeldu daitezela, hezurrik baldin badute eskuarekin eta labana baten laguntzarekin hezur horiek kendu, matraila desitxuratu gabe ahal dela, desegin gabe. Hezurgabeturik egosi baditugu, gantz hondarren bat kendu, besterik gabe. Txerri hankak epeltzen utzi eta, desegiten ez daitezen ahaleginduz. Hezur eta kartilago guzti-guztiak aterako ditugu, baina hanka forma gal ez dezaten saiatuz. Zukua duen kazolara gehitu matrailak eta hankak, eta utzi gelatina askatzen eta pixka bat loditu dadila saltsa. Gatzik behar ote duen begiratu. Patata-purearekin edo, are hobeki, sagar-purearekin zerbitzatu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …

sukaldean-fondo0

Txerri saiheskiak labean erreta baratxuri, perrexil eta ziapearekin

Osagaiak Txerri saiheskia, 4 puska eder 2 baratxuri ale, pikatuak Perrexila, zerrendatan moztua Xorta bat oliba olio Xorta bat limoi zuku Koilarakada bete ale-ziape Xorta bat ozpin Xorta bat ardo zuri Ura eta gatza *Lau …

sukaldean-fondo0

Txerri muin irin-arrautzeztatuak

Osagaiak 8 txerri muin egosi Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Bitan zatituko ditugu muinak, bi hemisferioak errespetatuz. Gatz pixka bat eman eta irin-arrautzatan pasa ondoan, oliba olio ugaritan frijituko …

sukaldean-fondo0

Txerri mingainak entsaladan

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Oliba olioa birjina Ura eta gatza 2 eskarola garbi Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari *Lau pertsonentzat …

sukaldean-fondo0

Txerri muinak egosteko era

Beharrezkoak 8 txerri muin Baratxuri-buru baten aleak, azala eta guzti Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Perrexil adaxka batzuk Xorta bat oliba olio Xorta bat sagardo-ozpin Ura eta gatza Errezeta Muinak uretan pasa eta beratzen …