Menua

Txerri hankak saltsan

  • TXERRI HANKAK JavierLastras
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri hankak saltsan

Osagaiak

  • 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak
  • (Egosiak erosten badituzu, lan eta plazer gutxiago. Zeuk erabaki)
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

 

Errezeta

Gisatu mota hauek egiteko, hobe erabiltzen baditugu aurreko txerri hankak. Atzekoak baino haragi gehiago dute eta mamitsuagoak dira. Atzekoak gelatinatsuagoak dira, baina haragi gutxiago dute.

Kazola batean oliba olio xorta bat isuri eta alde guztietatik gorrituko ditugu hartan txerri hankak. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko ditugu. Koipe soberakina erretiratu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina irauliko ditugu kazolan. Irauli batzuk eman eta ur beroaz estaliko dugu guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten hiru orduz, erdi irakinean. Ez presaka ibili, ile-apaindegira joan gaitezke bitarte horretan. Kazola ez da ur eskas geldituko (beraz, baten batek egon beharko du kazola kontzen), gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da. Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu txerri hankak.

Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, eta kazola garbi batean jarriko dugu ezti-ezti irakiten. Beren epelean utziko ditugu hankak eta, kontu handiz ez hausteko, saiatuko gara hezur eta kartilago guztiak banan-banan kentzen, bat bakarrik ere geldituko ez den arte, hanka itxura gorderik beti ere. Hezurgabetu ahala ipiniko ditugu hankak kazolan, beren zukuan, gelatina aska dezaten eta saltsa lodituz joan dadin. Gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu gero.

Egosiak erosi badituzu, tipula saltsatan edo tomatetan jar ditzakezu bigundu arte. Onena ihori egin baino lehen irinaurreztatzea da, baina alferturik bazaude, hori ere ez.

Patata edo, hobe, sagar purearekin zerbitzatuko ditugu. Izena eman ezazue gero Behobia-Donostiarako, betekadaren ostean lehertu nahi ez baduzue.

Txerri hankak saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Alberjinia haragi eta tipularekin

Alberjinia haragi eta tipularekin

Alberjinia haragi eta tipularekin – Osagaiak 4 Alberjinia 2 Tipula 250 g txerri-haragi xehatu Gazta pixka bat Gatz pixka bat perrexila Olioa Errezeta Goseak amorratzen bazaude…. kozina ezazu! (NIK) Errezetarik onena daukat zerbait jan nahi …

ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco

Arkumea labean erreta

Arkumea labean erreta Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu …

sukaldean-fondo0

Txahal saiheskiak saltsan

Osagaiak 2 kg txahal saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza Errezeta Oliba olioa …

txerri txuleta sagarrarekin

Txerri txuletak sagarrekin

Txerri txuletak sagarrekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …

Txahal txuleta

Haragi zati handi bat nola erre

Haragi zati handi bat nola erre –  Osagaiak Oliba olioa Errezeta / Teknikak Haragi zati handi bat erretzeko garrantzitsua da beldurrik ez izatea, adorez jokatzea. Gizenak eta erretze prozesua oztopa dezaketen ehunak kentzeko eskatuko diogu …