Menua

Txerri blanqueta

  • Txerri blanqueta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri blanqueta – 

Osagaiak

  • Kg bat txerri haragi, gisatzeko
  • 2 azenario
  • 2 tipulin
  • Porru bat
  • Erramua, hosto txiki bat
  • Ezkai freskoa, adaxka txiki bat
  • Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak
  • Gurina, pixar bat
  • Saltsa maneatzeko:
  • 3 koilarakada irin
  • 4 koilarakada gurin
  • 10 cl esnegain lodi edo, besterik ezean, urtu
  • Arrautza gorringo bat
  • Gatza eta piperbeltz ehoa

Txerri blanqueta

Errezeta

Edo guk, edo harakinak egingo du, baina dado ederretan zatituko dugu haragia, saltsan prestatu beharko bagenu bezala. Haragi puska guztiak kazola batean sartu, urez estali, gatz pixar bat eman eta su eztian jarriko ditugu egosten. Irakiten hasi orduko aterako dugu haragia; xukatu eta iturriko ur hotzean freskatuko dugu. Kazola berean sartuko ditugu berriro haragi puska freskatuak; urez estali eta porru osoa, erramua, ezkaia, azenario zurituak, tipulinak eta gatz pixka bat gaineratuko dizkiogu ondoren. Su erdian jarriko dugu kazola, tapaturik, eta gutxienez ordu betean utziko dugu egosten. Bitartean, padera batean gurin pixar bat jarri eta hartan salteatuko ditugu barrengorriak, gatz pixka batez, ongi potxatu arte.

Ongi egosirik eta xamur izatean aterako dugu kazolatik haragia; xukatu eta plater batean utziko dugu. Iragazki batez pasatuko dugu haragiaren zukua barazki guztiekin. Irakiten jarriko dugu lorturiko zukua.

Eltze giderdun batean, 4 koilarakada gurin urtuko ditugu su eztian. 3 koilarakada irin erantsi eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, roux bat prestatuko dugu, kroketak egin behar ditugunean bezala, su ertainean, kolorerik har ez dezan. Apartzen hasiko da nahastura, suaren eraginez halako borbor lotsatia sorrarazirik. Irakindako zukua erantsiko diogu orduan irin eta gurin nahasturari. Bira eta bira eragingo diogu guztiari, ongi batu arte. Gutxienez 10 minutuan edukiko dugu egosten, irinak zaporea gal dezan. Gopor batean, esnegaina eta gorringoa nahasi eta saltsari erantsiko dizkiogu, zurezko zaliari biraka eraginez etengabe. Saltsa lodi ikusi arte berotuko dugu, gatza eta piperbeltza eman eta gero. Iragazki batez pasatuko dugu saltsa, mehe-mehe uzteko, eta haragi puska eta barrengorrien gainetik isuriko dugu. Gatz-puntua neur dezagun berriro, badaezpada ere.

Arroz zuri, pasta egosi edo barazkiekin aurkeztu ahal izango dugu blanketa. Garrantzitsua da saltsa ongi egostea eta, batez ere, rouxa maneatzerakoan, krema kolorerik hartu gabe, baina irina behar bezala eginik, ahalik eta luzaroen egotea. Egosterakoan, kolorerik hartu gabe zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta goxoago egongo da saltsa.

Maneatzen hasi baino 12 ordu lehenago murgiltzen dute batzuek ur hotzean, eta hozkailuan edukitzen, ongi odolustu arte. Gomendagarria da horrela jokatzea.

Txerri blanqueta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txerrikume errea

Txerrikume errea

Txerrikume errea –  Osagaiak Txerrikume bat, 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, (harakinari eskatuko diogu lan hau egiteko) Txerri gatza Gatz fina eta gatza larria 2 baso bete ur Txerrikume errea Errezeta Txerrikume ez …

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, txikitua Tipulin bat, txikitua “Remelluri” ardo beltz …

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan –  Osagaiak 4 txerri txuleta 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri Gatza Perrexila Txerri txuletak tipula saltsan Errezeta …

sukaldean-fondo0

Txahal mingaina ardo beltzaren saltsan

Osagaiak Txahal mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat Baso handi bat ardo beltza Arrautza, …

sukaldean-fondo0

Txerri saiheskiak saltsan

Osagaiak 2 kg txerri saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta …