Menua

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

  • Txahal txuleta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin – 

Osagaiak

  • 4 txahal txuleta, ederrak, 800 g ingurukoa bakoitza
  • Oliba olio pixar bat
  • 4 koilarakada eder ale-ziape
  • Gatza

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

Errezeta

Giroko tenperaturan utziko dugu txuleta, ordu batzuetan, erre aurretik. Olio pixar bat berotuko dugu padera zabal batean. Kea ateratzen hasten denean, txuleta ipiniko dugu hartan eta su bizian utziko dugu ongi gorritu arte. 2 minutu igaro ondoren, buelta emango diogu, beste 2 minutuan beste aldea, gorri dadin.

Sutatik atera eta pausatzen utziko dugu 10 minutuan erretilu bero batean, aluminio-paperez estali ondoan. Padera garbitu eta su bizian ipiniko dugu beste olio pixar bat isuri ondoren. Ongi berotu denean, txuleta ipiniko dugu hartan eta egiten utziko dugu, minutu batean alde bakoitzetik, berriro ere karamelu bihurtu eta barrutik bero gera dadin.

Ohol baten gainean zatituko ditugu txuletak: labana batekin hezurra haragitik bereizi eta koipea eta erretako aldeak kenduko ditugu ondoren. Jateko momentuan zatitu egingo dugu txuleta puska lodietan, eta orduantxe emango diegu gatza puskei, ez lehenago. Hezurrari atxikitako haragia izaten da gozoena: argudio bikaina, alajaina, “eskuz” garbitzen segitzeko. Entsalada berde batekin aterako dugu mahaira, ale-ziapearekin ongi igurtzia.

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

Txahal blanketa

Txahal blanketa

Txahal blanketa –  Osagaiak Kg bat txahal haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …

Txahal gibela

Txahal gibela kaparrekin

Txahal gibela kaparrekin –  Osagaiak Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 4 baratxuri ale 2 eskukada kapar, ozpinetan Oliba olioa 2 limoiren zukua Gatza Txahal gibela kaparrekin …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak irin-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu eta ozpin …

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua –  Osagaiak Txahal biribilki bat, lotua eta ertzetako muturrik gabe beharbada, eltzean sar dadin 4 tipula eder, zati handitan moztua Baso bete ardo zuri Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Txahal biribilkia …