Menua

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

  • Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin – 

Osagaiak

  • 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe
  • 20 baratxuri ale osoak, azala eta guzti
  • 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak
  • 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak
  • Gatza
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olioa

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Errezeta

Erdi tamainako xerratan zatituko ditugu matrailak “harakinak egin dezala lan hori, guk baino errazago egingo baitu“. Olio pixar bat padera zabal batean isuri eta sutan jarriko dugu, su bizian, eta tipulak, xerratan, eta baratxuri ale osoak erantsiko ditugu ondoren. Gatz pittin bat eman eta egiten utziko ditugu gorri eta xamur geratu direla ikusi arte, ongi txigortuak egon behar dute eta baratxuriek. Gutxienez 35 minutuan edukiko ditugu egiten.

Padera batean olioa oparo isuri, eta xerra lodietan zatitu ditugun patatak frijituko ditugu hartan, almidoia kentzeko uretan ongi garbitu eta xukatu ondoan. Ongi txigortuak eta barrutik xamur gelditu behar zaizkigu patatak. Xukatu egingo ditugu ondoren.

Patatak frijitu ditugun padera berean, ongi garbitu eta lehortu ondoan -gorde egingo dugu patatak frijitzen erabilitako olioa beste batzuetan erabiltzeko-, gorrituko ditugu alde batetik eta bestetik matraila xerra guztiak, gatz pittin bat eman eta gero. Ongi gorrituak eta barrutik heze gelditu behar zaizkigu matrailak.

Erretilu baten ipiniko ditugu ondoren, frijitu berriak. Tipula eta baratxuriei erantsi egingo dizkiegu patatak, eta buelta batzuk emango dizkiegu, ongi nahas daitezen. Perrexila oparo hautseztatuko dugu ondoren gainetik. Gatz puntua neurtu, eta matrailen gainean zerbitzatuko dugu guztia erretilu batean.

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin  –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Txahal bihotz bat Azenario bat 2 porru Piperbeltza, eskukada bat 2 tipula 8 baratxuri ale, pikatuak Ardo beltza, botila bat Perrexila, eskukada bat 2 l ur Haragi salda …

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta –  Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa Gurin pittin bat 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Gatza Txahal arandoiak salteatuta Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu …

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua –  Osagaiak Txahal biribilki bat, lotua eta ertzetako muturrik gabe beharbada, eltzean sar dadin 4 tipula eder, zati handitan moztua Baso bete ardo zuri Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Txahal biribilkia …

Pintxo-bar-ormazabal-txahal muturrak

Txahal muturrak tipula saltsan

Txahal muturrak tipula saltsan –  Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …