Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
- Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati
- Tipulin bat, xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Perrexil xehatua
- Oliba olio birjina, 2 koilarakada
- 16 koilarakada romesco saltsa
- Gatza
Errezeta
Zurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapel moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.
Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.
Tomateen azpialdean, romesco koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat romesco eta jarri txapelak. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.

Poteko hegaluze tradizional egosia
Osagaiak Lehen mailakoa izango da hegaluzea, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere Errezeta Burua …

Saltsa azkarra
Saltsa azkarra – Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa 6 xerra hirugihar ketu Uraza, hosto garbi batzuk Tomate naturala, xerra batzuk Errezeta Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago …

Hegaluzea tipula saltsan
Hegaluzea tipula saltsan – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin – Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 …