Menua

Tomate entsalada baba freskoekin

  • babak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tomate entsalada baba freskoekin – 

Osagaiak

  • 4 tomate heldu
  • Baba aletu gordinak, eskutada on bat
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
  • Gatza

Tomate entsalada baba freskoekin

Errezeta

Tomate entsalada tipulinarekinKendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.

Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.

Tomate zatien gainera bota baba freskoak eta gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.

Tomate entsalada baba freskoekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran –  Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa   Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

TOMATE SALTSA Topsyntages.gr

Tomate saltsa

Tomate saltsa Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda Oliba olioa Azukre pixka bat Gatza Errezeta Errezeta azkar-azkar eta ordu erdi inguruan ere egin dezakezu, baina gauza batzuetarako, ahal denean, hobea da …

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi –  Osagaiak Ura Gatza nola egosi Teknika / Errezeta Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai …