Tipula zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tipula zopa –
Osagaiak
- Kg erdia tipula, zerrendetan moztua
- baratxuri ale bat, xehatua
- Koilarakada bat gurin
- 2 koilarakada oliba olio
- Koilarakada apal bat irin
- Litro bat haragi-salda, mamitsua izan dadila (haragi-salda pastilla batez azkar dezakegu)
- 8 xerra lodi ogi, baratxuritan igurtziak
- 4 eskukada handi gazta birrindu, Gruyère edo Idiazabal berria
- Gatza eta piperra
…
Errezeta
Kazola oso zabal batean ipiniko ditugu tipulak, baratxuria, gurina, olioa eta gatz pixka bat. Su ezti-eztian eta biraka erabiliko ditugu gaiak etengabe, barazkiak kolorerik hartu gabe xamur dakizkigun. Kazola tapatu eta, adi gaudela betiere, horrela edukiko dugu jakia 45 minutuan, bira batzuk eraginez tarteka.
Epe horren ostean erantsiko dugu irina: ontzen utziko dugu beste 5 minutuan, bira eta bira, kazolak hel ez diezaion. Haragi salda beroa isuriko dugu ondoren, pastilla batez azkartua hala behar badu (ura baino ez badugu erabili, handiagoa izango da pastillaren neurria). Gatz-pipertu eta kazola tapatu gabe utziko dugu guztia irakiten, su eztian halere, 30 bat minutuan. Zuzendu egingo dugu gatza puntua, hala behar badu.
Bi aukera ditugu une honetan. Edo guztia zopa-ontzi handi bakar batera irauli, edo banako lau ontzi txikitan banatu (250 bat cl. ontzi bakoitzak). Zuena da aukera. Labearen berotasunari eutsiko dioten zopa-ontziak izan behar dute nolanahi ere.
Zoparen gainean, baratxuritan igurtzitako ogi xerrak jarri eta gazta birrindua hautseztatuko dugu. Labean bukatu dugu zoparen egosaldia, 200º-tan. Azal gainerre bat itxuratuko zaigu gainaldean eta, beroaren poderioz, ongi bustiko zaizkigu ogi xerrak zopatan. Berehala zerbitza dezagun.
Tipula zopa

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan
Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan – Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …

Tipula eta urdaiazpiko tarta
Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

Atuna tipula saltsan
Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri …

Txahal muturrak tipula saltsan
Txahal muturrak tipula saltsan – Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin
Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …