Menua

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

  • Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan – 

Beharrezkoak

  • Plater bat

Teknika/Errezeta

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetanBatzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: ura irakiten jarri, sutatik kendu ura, bertan baratxuriak edo tipulak sartu, 10 segundoz utzi eta berehala atera eta xukatu. Horrela eginez gero, erraz-erraz zurituko dituzu.

Baina horretarako eltze bat zikindu eta gero garbitu beharra dago. Horregatik gauza bera lortuko dugu mikrouhinen labearekin. Baratxuri aleak, suelto, eta tipulinak plater batean jarri, ongi zabaldurik, eta segundo batzuetan berotu, ez indar betean, pixka bat berotu daitezen. Ikusiko duzu zer ongi zuritzen diren.

Jakina, hori baratxuri asko zuritu behar ditugunerako da. Bat bakarra baldin bada, ba, zer nahi duzu esatea? Azkazalak erabili eta kitto. Ez da hainbeste.

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tipula saltsa

Tipula saltsa

Tipula saltsa –  Osagaiak 3 tipula, zerrendatan moztua Haragi salda kontzentratua, pastilla baten muturra Mihilu erraboil erdi bat, zerrendatan moztua Xorta bat oliba olio Baso erdia ardo zuri Gatza Ura Errezeta Kazola eder batean zorrotada …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada –  Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …

xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin Osagaiak Kg bat xapo gibel, gordinik Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza   Errezeta Xapo gibelaren azalean ziztada arin batzuk …

katu zopa

Katu zopa

Katu zopa –  Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …