Tipula potxatua mahaspasekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 2 kg tipula, zerrenda mehetan moztua
- 15 koilarakada oliba olio
- Gatza
- 10 koilarakada mahaspasa, xukatuak, xamurrak eta hazirik gabe, eta uretan edo, hobe, moskatel edo ardo goxoan beratuak
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Oliba olioa eta tipula pikatua ipiniko ditugu kazola zabal batean. Su bizian jarriko dugu ondoren kazola, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Gatz pixarra emango diogu ondoren. Tapatu egingo dugu ondoren kazola. Kontuz ariko gara, hondoak tipulari heldu ez diezaion, karamelatu eta arian-arian ilunduz joatea baita gure helburu. 35 bat minutuan ariko gara gisa honetan. Haien ostean, sua apaldu eta, kazola estalita betiere, ezti-ezti edukiko dugu tipula gozatzen, tipula gero eta gorriago, gero eta ilunago, gera dadin. Beste 90 minutuan edukiko dugu gisa horretan. Taparik gabe edukiko dugu azken 20 minutuetan, ontziaren hondora bildutako zukua lurrun dadin.
Epe honen ondoan erantsiko ditugu mahaspasak. Gaiak ongi nahasi eta 5 bat minutuan utziko dugu egosten guztia, mahaspasak tipularen zukuan ongi busti daitezen. Gatz pixka bat erants dezagun, behar izanez gero.
Hornidura oso mamitsua da tipula hau pate bati laguntzeko, esate baterako, edo pasta egosia edo arroz zuri egosia hartan salteatzeko. Bakailao edo haragi egosi pixarrak ere erants dakizkioke: betegarri bikainak edukiko ditugu horrela enpanadak edo enpanadatxoak egiteko.
Hozkailuan, pote hermetiko batean ongi itxita edukiz gero, behar izatean erabili ahal izango dugu.

Tipula zopa
Tipula zopa – Osagaiak Kg erdia tipula, zerrendetan moztua baratxuri ale bat, xehatua Koilarakada bat gurin 2 koilarakada oliba olio Koilarakada apal bat irin Litro bat haragi-salda, mamitsua izan dadila (haragi-salda pastilla batez azkar dezakegu) …

Patata xerrak, gurin, mahaspasa eta mendarekin
Osagaiak Patata ertain zurituak eta zentrimetro erdiko xerratan zatituak, 800 g Mahaspasa mamitsu eta zukutsuak, eskutada bat Litro erdi bat ur Salda-kontzentratuaren pastilla baten zimiko bat 150 g gurin Menda hostoak, eskutadatxo bat Gatza Errezeta …

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …

Tipula tarta
Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 4 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Baso txiki bat esnegain likido Gazta arraspatua, eskutada bat Gatza …

Uraza eta tipula entsalada
Uraza eta tipula entsalada – Osagaiak 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Letxuga hostoak ur hotzean …