Menua

Sardinak frijituta

  • Sardinak frijituta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sardinak frijituta – 

Osagaiak

  • 24 sardina ertain
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale

Errezeta

Ongi garbituko dizkigute sardinak arrandegian, burua eta tripak kendurik, eta isatsa bere horretan utzirik. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta sardinak sartuko ditugu, gatza eman eta irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta erabiliko ditugu ondoren. Bizpahiru txandatan egingo ditugu sardinak, olioaren tenperatura apal ez dadin. Xukatu eta berehala zerbitzatu egingo ditugu sardinak, gorri eta kraskatsu.

Sardinak frijituta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Sardina irin-arrautzeztatuak

Osagaiak 24 sardina ertain, bururik eta triparik gabe Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu sardinei. Hezurra kendu ahal izango diegu (edo arrain-saltzaileari egiteko eskatu) …

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan –  Osagaiak Nahi adina sardina, dozenaka batzuk Gatza eta su-txingarrak, garrik gabe Sardinak arranparrillan Errezeta Udaren hasiera da sardinak erretzeko garai egokiena, sanjuanetan. Julio Cambak adierazi zuen bezala, “ez dira etxean, gure seme-alaben …

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta –  Osagaiak Kg bat sardina fresko 600 g ardo edo sagardo-ozpin Litro erdia ur hotz Gatza, eskukada bat Oliba olio birjina Sardina marinatuta Errezeta Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. …

sukaldean-fondo0

Sardina pipermorro eta oliba beltz ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat sardinatxo oliotan, ongi xukatuak Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta hazirik gabe Eskukada eder bat oliba beltz, hezurrik gabe Zorrotada bat oliba olio birjina …

Sardinak eskabetxean

Sardinak eskabetxean

Sardinak eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg sardina ertain, garbi eta bururik gabe Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …