Menua

Saltsa bizkaitarra

  • saltsa bizkaitarra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Saltsa bizkaitarra – 

Osagaiak

  • 1,1 kg tipula zuri, zerrenda mehetan moztua
  • 1,1 kg tipula gorri, zerrenda mehetan moztua
  • 3 baratxuri ale, osorik eta zurituak
  • 3 ale piperbeltz
  • 12 koilarakada oliba olio
  • Urdaiazpikoaren hezurra, puska txiki bat, edo bestela urdai iberiarra, puska eder bat
  • Sorta bat perrexil zurtoin, hariz ongi lotua
  • 18 piper txorizero

Errezeta

Hasteko, alde batetik, kazola eder batean jarriko ditugu osagai guztiak, piperrak izan ezik. Su eztian jarri eta ordu andana eder batean utziko dugu guztia gozatzen. Barazkiak ilun eta deseginik geratuko dira (su gainean 4 ordu behar direla badiogu, erotu garela esango digute, baina astia izanez gero hobe horrela jokatzen badugu).

Bitartean, txortena eta haziak kenduko dizkiegu piper txorizeroei. Kazola batean pausatu eta urez estaliko ditugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu, irakiten hasi arte. Une hartan aterako ditugu sutatik; xukatu eta, urez estali ondoren, sutan jarriko ditugu berriro. Beste behin errepikatuko dugu operazio hau. Epeltzen utziko ditugu ondoren; hala daudenean, koilara batez aterako diegu mamia piperrei, azaletik bereizita.

Barazkiak potxatu direnean, perrexil-sorta atera eta piper txorizeroen mamia erantsiko dugu. Biraka erabiliko dugu guztia, ongi nahasteko. Urdaiazpiko hezurra edo urdaia atera eta puregailutik edo irabiagailutik eta iragazki mehe batetik pasatuko dugu saltsa. Lodi badago, piperrak beraturiko ur pixka bat erantsiko diogu, arin geldi dadin.

Gatz-puntua neurtuko dugu ondoren, behar badu emateko. Ohartuko zineten bezala, gatzik ez diogu batere eman hasieran, nahikoa baitu saltsak urdaiazpiko hezurrak edo urdaiak erantsiko dionarekin. Urdekirik ez badugu erantsi behar, gatza eman ahal izango dugu hasieratik.

Bada bukaeran, xehatu aurretik, saltsari maria gaileta bat eransten dionik, ongi lodi dadin, baina ez du behar.

Saltsa honetaz maneatuko dugu bakailaoa, prestatuko ditugu barraskiloak, gozatuko ditugu txahal mutur egosi eta irin-arrautzeztatuak edo bustiko ditugu txerri hanka egosi eta irin-arrautzeztatuak.

Saltsa bizkaitarra

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tipula marmelada

Tipula marmelada

Tipula marmelada –  Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

sukaldean-fondo0

Pikillo piperrak zankarrez beteak

Osagaiak Atzealdeko zankar bat, txekorrarena, salda egin eta aprobetxatzekoa Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak 2 piper berde, zerrendatan Baratxuri ale bat, xehatua Tomate saltsa, litro erdia Gatza *Lau …

sukaldean-fondo0

Tipula potxatua mahaspasekin

Osagaiak 2 kg tipula, zerrenda mehetan moztua 15 koilarakada oliba olio Gatza 10 koilarakada mahaspasa, xukatuak, xamurrak eta hazirik gabe, eta uretan edo, hobe, moskatel edo ardo goxoan beratuak *Lau pertsonentzat Errezeta Oliba olioa eta …

Piper berdeak

Piper berdeak frijitzeko era

Piper berdeak frijitzeko era – Beharrezkoak Olioa Piper berdeak   Errezeta Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …