Menua

Sagar enpanadatxoak

  • Sagar enpanadatxoak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sagar enpanadatxoak – 

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • 6 golden sagar, zurituak, zuztarra kendu eta dado txikietan zatituak
  • Limoi baten zukua
  • Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia
  • Azukre koilarakada bat
  • Arrautza, joa

Errezeta

  1. Azukrea padera batean ipini, eta su eztian jarriko dugu karamelu bihur dadin, baina erre gabe betiere. Gorritu dela ikustean, gurina erantsi eta utziko dugu urtzen. Sagarrak erantsiko ditugu ondoren, oso dado txikietan zatituak. Egosten utziko ditugu sagarrak, su bizian, kolore gorria hartu arte. 20 bat minutu beharko ditugu horretarako.
  2. Konpota sutatik atera baino 5 minutu lehenago erantsiko dugu limoi zukua. Hozten utziko dugu ondoren sagar betegarria.
  3. Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.
  4. Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200ºko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.
  5. Zerbitzatzerakoan azukrea eta kanela-hautsa hautseztatuko ditugu gainetik, eta bikain geldituko dira benetan.

Sagar enpanadatxoak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sagar erreak

Sagar erreak

Sagar erreak Osagaiak 8 errege sagar 8 koilarakada azukre Xorta bat sagardo-pattarra Ura, baso erdia Sagar erreak Errezeta Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu …

Sagar eta erromero konpota

Sagar eta erromero konpota

Sagar eta erromero konpota –  Osagaiak 8 sagar, zurituak eta dado handietan zatituak 8 koilarakada azukre Gurina, puska handi bat Erromero adaxka bat Limoi baten zukua Sagar eta erromero konpota Errezeta Gurina kazola zabal batean …

Sagar tarta kremarekin

Sagar tarta kremarekin

Sagar tarta kremarekin –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, hondoa hostorez estalita. Moldetik zentimetro batzuk kanpora atera behar du hostoreak Hostore disko bat, pixka bat txikiagoa, tarta estaltzeko Litro laurdena krema 8 errege sagar garratz, …

Sagar, udare eta bainila konpota

Sagar, udare eta bainila konpota

Sagar, udare eta bainila konpota –  Osagaiak 6 sagar 6 udare 10 koilarakada ur Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Limoi baten zukua Errezeta Sagarrak zuritu eta puska irregularretan zatituko ditugu lehenik, barneko zuztarra kenduta. …

txerri txuleta sagarrarekin

Txerri txuletak sagarrekin

Txerri txuletak sagarrekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …