Menua

Romesco saltsa

  • romesko saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Romesco saltsa – 

Osagaiak

  • Tomate helduak, garbiak, osorik, 800 g
  • Baratxuri-buru bat
  • Hur txigortuak, 2 koilarakada
  • Ogi koskor bat, txigortua
  • 4 piper txorizero
  • 12 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 2 koilarakada Xerezko ardo-ozpin

Errezeta

Tomateak eta baratxuri-burua erretilu batean jarri. Labean sartuko ditugu 200 graduan, tomateak eta baratxuri-burua ongi erreta dauden arte. Atera eta epeltzen utziko ditugu. Beste alde batetik, piper txorizeroak beratzen utziko ditugu, ur epelean, ordu pare batez. Denbora askorik ez badugu, agudoago bukatzeko, beratzen utzi beharrean uretan irakinaldi laster bat eman piperrei eta horrelaxe utzi, aparte beratzen, 15 minutuz. Ez da berdin-berdin, baina tira, balioko digu. Denbora hori pasatuta, eta mamia bigun dagoenean, labana edo koilara baten laguntzarekin, piperrei mamia atera, bitan ireki, eta haziak eta azala kendu.

Baratxuri-burua bi puskatan moztuko dugu, erditik, eta behatzekin estutuko ditugu baratxuri errearen mamia ateratzeko. Tomateak zuritu eta pipitak eta txortena kenduko dizkiegu. Sobran duen ura kendu eta irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu ogi txigortuarekin, baratxuri errearen mamiarekin, piper txorizeroen mamiarekin eta hurrekin. Indar bete-betean irabiatu, eta, pure bihurtua dagoenean, Xerezko ozpina eta oliba olio birjina gehitu, zurrusta fin-finean, poliki-poliki emultsio ona egin dadin. Irabiatzen segitu minutu batez eta iragazkitik pasarazi. Saltsa hau gopor batean gordeko dugu, ongi estalita.

Romesco saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi –  Osagaiak Ura Gatza nola egosi Teknika / Errezeta Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

entsalada

Entsalada hornitua ondo eginda

Entsalada hornitua ondo eginda – Osagaiak 2 uraza Eskarola bat Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua 3 tomate heldua, zurituak 8 zainzuri 3 arrautza egosi 8 antxoa xerra, oliotan Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g 2 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Tomate entsalada

Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …