Menua

Quiche lorraine nola egin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g irin
  • 120 g gurin guri, dadotan moztua
  • Azukre pixka bat
  • 5 koilarakada ur
  • 3 arrautza + 3 gorringo
  • Litro laurdena esne
  • Litro laurdena esnegain
  • Gatza
  • 220 g hirugihar ketu, azalik gabe eta zerrendatan moztua
  • Gurina, mutur bat

Errezeta

Hondoa egiteko: Irina gopor batean ipini eta hartan gaineratuko ditugu gurin guria, dadotan, arrautza gorringo bakarra, azukrea eta gatza. Hatz puntak sartu eta, arian-arian, oratuko dugu guztia, nahastura hondartzako hondar hezearen itxura hartu arte. Ura erantsiko dugu orduan: ura nahasturarekin bat egin ahala ikusiko dugu nola hasten den orea goporraren paretetatik askatzen. Komeni da orea gehiegi ez lantzea, elastiko geldi ez dadin. Paperean bildu edo bol batean sartuko dugu, ongi tapatuta, eta gutxienez ordu betean edukiko hozkailuan.

Epe horren ostean, arrabol batez mehe-mehe zabaldu eta aurrez gurinez eta irinez estalitako molde batean egokituko dugu. Ongi estutuko dugu orea, egoki sar dadin. Hozkailuan pausatzen utziko dugu berriro orea, moldean zabal-zabal, 30 minutuan.

Orea egiteko: Eltze giderdun bat sutan jarri eta hartan erantsiko ditugu ura eta hirugihar xerrak. Irakiten hasi orduko atera, xukatu eta berreskuratuko ditugu hirugihar xerrak. Jakiak itsasten ez diren padera batean salteatuko ditugu ondoren gurin pixka batez. Ez diogu gurinari kolorerik hartzen utziko, urtu egin dadila besterik gabe. Moldea hozkailutik atera eta hirugihar xerrak paratuko ditugu haren hondoan. Gopor batean joko ditugu gero gelditzen zaizkigun gorringoak eta arrautza osoak. Esnea eta esnegaina erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka batez. Nahastura hau iragazki batez pasatuko dugu moldera, hirugihar xerren gainera, eta aurrez 220º-tan beroturiko labean edukiko dugu ondoren tarta, 5 bat minutuan. Haien ostean, tenperatura 180º-jarri eta beste 25 bat minutuan edukiko dugu.

Paderan, oliotan edo gurinetan, gatz pixka batekin gorrituriko tipulatx edo tipulin zerrenda batzuk ere ipintzen dituzte batzuek, hirugiharrarekin batean. Bestalde, oparo estali ahal izango dugu Gruyère gaztaz tartaren gainazal osoa, labean sartu aurretik. Eskarola entsalada on baten eskutik, jaki izugarri mamitsua da quiche hau.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

Maionesa

Maionesa

Maionesa –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …

sukaldean-fondo0

Trufa beltzen nahaskia

Osagaiak 2 arrautza, joak + gorringo bat Gurina, mutur bat Neguko boilur edo trufa beltz bat, garbi eta zerrenda mehetan moztua Gatza Gurin freskoa, mutur bat Errezeta Eltze giderdun bat su eztian jarri eta gurina …