Menua

Potxak txekor muturrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 800 g potxa zuri, aletuak
  • Tomate heldu bat
  • Piper berde bat
  • Tipulin bat erdibitua
  • Oliba olio birjina, estra, 2 zopa-koilarakada
  • Ura eta gatza
  • 2 txekor mutur, uretan egosiak, eltze expres azkarrean 90 minutuz gutxienez

Errezeta

Muturrak kazola handi batean prestatu, muturrak saltsan prestatzeko errezetan esaten den bezala, barazkiekin, eta samur-samur gelditu arte. Ateratzen den salda zopatarako gorde dezakegu, koipea ongi kenduta, edo potxak egosten hasteko, ur pixka bat gehituta.

Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta gainetik bota ur hotza eta muturrak egostean gelditu den salda (baina hotza, oso inportantea), bi hazbete potxen gainetik. Olio gordina gehitu, gatz pixka bat, tipulin erdibitua, piper berdea ongi garbituta eta haziak kenduta, eta tomatea ere osorik. Eltzea estali eta su ezti-eztian jarri. Lehenbiziko irakin-zantzuak hasi arte 25 minutu pasa behar dute gutxienez, eta irakiten hasten denean ezari-ezarian egon behar dute beste 25-35en bat minutuz. Bitsa eta zikinkeria ur gainera aterako dira, eta kontu handiz kendu behar dira bitsadera batekin. Oso inportantea da su txikian irakitea, aleak ezari-ezarian egin daitezen, lehertu eta azala urratu gabe.

Denbora hori pasatutakoan, barazkia atera, tipulina, piperra eta tomatea, eta sartu irabiagailuaren ontzian, egostean egindako salda pixka batekin batera, eta jarri potentziarik handienean. Iragazki batetik pasatuz, gehitu hori dena potxa egosiei. Beste 15en bat minutuz eduki egosten su eztian, salda loditzen.

Muturrak zatitu (ez oso puska handitan) eta kartilagoak eta alde gogorrak kendu. Potxak zopa-ontzi handi batean jarri eta lagungarri gisa muturrak jarri, oliba olio birjina estraz gobernaturik. Muturrak potxetan sartu eta batera zerbitzatzea ere badago, pausaldian atera zaien zukua gehituta. Gustu kontua da.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal mutur egosiak

Txahal mutur egosiak entsaladan

Txahal mutur egosiak entsaladan –  Osagaiak Txahal mutur bat, garbia Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura eta gatza 2 eskarola, garbiak Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari …

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak ogi-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina, ogi birrindua eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu …

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua

Txahal biribilkia presio-eltzean maneatua –  Osagaiak Txahal biribilki bat, lotua eta ertzetako muturrik gabe beharbada, eltzean sar dadin 4 tipula eder, zati handitan moztua Baso bete ardo zuri Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Txahal biribilkia …

sukaldean-fondo0

Potxak entsaladan

Osagaiak Potxa egosi eta saldagabetuak, 1/2 kg Basurde buru egosia, bi xerra lodi, dadotan 2 arrautza egosi, zurituak, xehatuak Perrexil xehatua Ozpinetako ozpin-pepino xehatuak, 2 eskutada 2 koilarakada maionesa 8 koilarakada oliba olio birjina 2 …