Menua

Poteko hegaluze edo atun tradizionala egosi gabe

  • atuna 2
  • atuna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Lehen mailakoa izango da hegaluzea, eta oso freskoa
  • Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak.
  • Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere

Errezeta

atunaBurua moztu eta odol gatzatua kendu ondoren, ur zurrustaren azpian kenduko dizkiogu hegaluzeari erraiak. Mendrezka bereizi eta hegaluzearen 4 solomoak banatuko ditugu, azala eta hezurrak kenduta. 8 bat cm-ko puskatan (dauzkagun kristalezko poteen altuerakoak gutxi gora behera) zatituko ditugu ondoren 4 solomoak. Arrain-saltzaileak egin diezaguke hau guztia: gure sukaldea horretarako leku aproposena ez izateaz gainera, nekez edukiko ditugu etxean horretarako tresna egokienak. Labaina zorrotz batekin erretiratuko ditugu odol-beltzuneak solomoetatik. Azala eta hezurrak kenduko dizkiogu mendrezkari.

Olioa jarriko dugu ontzi bakoitzaren ondoan “esterilizatu eta goma berriz hornitu eta gero“, 2 cm-ko altuera iritsi arte. Sailka beteko ditugu flaskoak, solomoak batzuetan eta mendrezka beste batzuetan, bereiz. Ontziaren lepotik 4 bat cm-ko tartea utziko dugu bete gabe. Ez da komeni ontziak leporaino betetzea. Olioa erantsiko dugu ondoren, arraina osoro estali arte. 12 orduz edukiko ditugu flaskoak pausatzen hozkailuan “erne, gordinik dago-eta arraina!“, arraina ongi busti dadin. Epe horren ondoren, olio gehiago gaineratuko dugu hala behar duten flaskoetan, olioa arrainetik hatz bete gora geratu arte.

Ontziak itxi eta kazola handi zabal batean ordenatuko ditugu: zatar bat bilduko dugu haren hondoan, ontziak eta hondoak elkar uki ez dezaten. Urez estaliko ditugu ondoren flaskoak, lau bat hatz gainetik, eta su ertainean edukiko ditugu beratzen: 90 bat minutu ura irakiten hasi denetik. Ura epeldu ondoren erretiratuko ditugu flaskoak. Biharamunean, ordu erdian edukiko ditugu flaskoak berriro ere irakiten, kontserba egoki irmo dadin.

Ez dugu gatza ahantzi. Kontserba kontsumitzeko unean erants diezaiola norberak. Kontu astuna da arraina aurrez egosi beharra eta, alde batera utzi eta gero, mamitsuago dago hegaluzea. Leku ilun freskoan gordeko ditugu ontziak. Hiru hilabeteren buruan kontsumitu ahal izango dira. Egonezinen eskumenetik kanpo edukiko ditugu: zenbat eta pazientzia handiagoa orduan eta kontserba hobeagoa. Merezi du egotea.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada Allioli saltsa, 16 koilarakada Gatza Errezeta …

sukaldean-fondo0

Hegaluzea eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg hegaluze, garbi eta domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat …

sukaldean-fondo0

Hegaluzea perretxiko saltsan

Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Tipulin bat, zerrenda mehetan moztua 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 baratxuri ale Oliba olioa 2 …

Hegaluze mendrezka errea

Hegaluze mendrezka errea baratxuri-olioarekin

Hegaluze mendrezka errea baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil pikatua Gatza Hegaluze mendrezka Errezeta Alde bietatik …

sukaldean-fondo0

Hegaluze tartarea

Osagaiak kg hegaluze edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Pixar bat ziape 2 arrautza …