Porrusalda kuiarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Porruak, kg erdia
- Azenario bat
- Kuia puska bat
- 5 patata eder
- Litro bat ur
- Haragi-salda pastilla bat
- 3 koilarakada oliba olio birjina
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Zuritu eta mehe zatituko ditugu porruak, azenarioak eta kuia. zuritu eta gero, garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu patatak. Barazki hauek guztiak kazola zabal batean ipini eta su eztian jarriko ditugu, oliba olioa eta gatz pixka bat erantsi eta gero. 15 minuturen buruan, barazkiek kolorerik bat ere hartu ez dutela, erantsiko ditugu ura eta salda pastilla. Beste 20 minutuan edukiko dugu egosten guztia, su eztian eta eltzea estalita. Bukaeran, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta zerbitzatzeko prest edukiko dugu eltzea.
Zerbitzatu aurretik, ogi lehor edo zopako ogi xerra batzuk erantsi ahal izango ditugu, nahi izanez gero, porrusalda pittin bat loditzearren.

Dilista, azenario eta kuia entsalada
Dilista, azenario eta kuia entsalada – Osagaiak Egositako dilista edo lenteja pote bat 8 azenario berri/txiki/finak 200 g kuia “roble” letxuga ale bat Eskarola buru bat Sesamoa Oliba olioa Ozpina Kurkuma … Errezeta Lehenik eta behin, dilistak iragazi …

Pasta barazkiekin
Pasta barazkiekin – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

Kuia zopa
Kuia zopa – Osagaiak 500 g kuia mami 4 koilarakada handi oliba olio birjina 50 g tipulin, pikatua Litro erdia salda edo ur Gurina, puska bat Jogurt natural erdia Gatza Kuia zopa Errezeta Zuritu eta …

Kuia tenpuran
Osagaiak Kuia puska handi bat 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Irina, gatza, azukrea eta legamia …

Barazki gainerreak proventzako eran
Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …