Menua

Porrusalda bakailaoarekin

  • porrusalda bakalaorekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Porrusalda bakailaoarekin

Osagaiak

  • 4 porru eder
  • 2 azenario eder
  • Patatak, kilo erdia
  • Litro bat ur
  • Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta
  • 4 koilarakada oliba olio

Errezeta

  1. Lehenik porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, zati txikitan kaskatuz.
  2. Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.
  3. Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan.
  4. Sutatik baztertu baino 5 minutu lehenago, bakailao izpitua gehitu eta poliki-poliki irakiten utzi. Gatz puntua zuzendu. Ez dugu gatzik bota, bakailaoak behar adina ematen baitio. Bero-bero mahairatu.

Porrusalda bakailaoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

porrusalda

Porrusalda

Porrusalda Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur 4 koilarakada olio Gatza Errezeta Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz. Su …

Azalore eta brokoli egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …