Menua

Piperminak tenpuran

  • Piperminak tenpuran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Piperminak tenpuran – 

Osagaiak

  • 400 g pipermin fresko eta erdi neurriko
  • 150 g irin
  • Ura, litro laurdena
  • Azukrea, ximiko bat
  • Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
  • Gatza, koilarakada erdia
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko

Piperminak tenpuran

Errezeta

Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30ºtan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.

Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. Piperminak garbituko ditugu orduan, ur ugaritan, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren. Zuztarretik banan-banan hartu eta tenpuraren orean barneratuko ditugu, askatu gabe eta sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hala jokatuko dugu pipermin guztiekin. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.

Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.

Piperminak tenpuran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Hegaluze mendrezka errea tipula eta pipermin frijituekin

Osagaiak Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 4 tipula, zerrendatan moztua Oliba olioa 24 pipermin fresko Perrexil pikatua Gatza 2 koilarakada eguzki-lore olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Errezeta Kazola edo padera bat …

Pipermin frijituak

Pipermin frijituak

Pipermin frijituak –  Osagaiak Pipermin freskoak, kilo bat Oliba olioa Gatza Pipermin frijituak Errezeta Piperminak garbitu uretan eta xukatu zapi batekin. Oliba olioa suelto duen zartagin bat jarri su bizian, gutxienez bi hazbeteraino irits dadila …

piperminak

Piperminak ozpinetan jartzen

Piperminak ozpinetan jartzen – Beharrezkoak 9Kg pipermin fresko eta erdi neurriko 10 l sagardo-ozpin 4 l alkohol zuriaren ozpin Gatza, eskukada bat . . .  Errezeta Ur hotzean garbituko ditugu pipermin guztiak, lurrez eta lohiz …