Menua

Piperminak ozpinetan jartzen

  • piperminak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Piperminak ozpinetan jartzen –

Beharrezkoak

  • 9Kg pipermin fresko eta erdi neurriko
  • 10 l sagardo-ozpin
  • 4 l alkohol zuriaren ozpin
  • Gatza, eskukada bat

. . . 

Errezeta

Ur hotzean garbituko ditugu pipermin guztiak, lurrez eta lohiz zikinduak egoten direlako. Lehortu. Gatzarekin nahasiko ditugu ozpinak. Potetan edo aho zabaleko flaskotan sartuko ditugu piperminak, estu baina leku zabala hartuz, egoki estali ahal izateko.

Gazitutako ozpinen nahasturaz estaliko ditugu ondoren piperminak, eta 45/60 egunetan egongo gara jan ahal izan arte. Ozpinaren garraztasunari esker, bizi luzea dute ozpinetan jarritako piperminek, baina komenigarria da haien kontsumoa urtebete baino areago ez luzatzea eta gune fresko ilunean edukitzea, argi eta berotasunetik urrun, soto batean adibidez.

Ozpinetatik atera eta erabil ditzagun. Oliba olio birjinaz igurtzita eta gatz pixka batez jaten dira maiz, babarrun edo potxen ondoan, edo pintxoen osagai gisa.

Oso zaharra da kontserbaren barruan zakutxo bat gari edo txitxirio sartzeko ohitura. Donostiako Gros auzoko Bodega Donostiarra taberna ospetsuko Migelek kontatu digun bezala, zale batzuk estimu handian duten kolore horixka ematen dio kontserbari.

Piperminak ozpinetan jartzen

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pipermin frijituak

Pipermin frijituak

Pipermin frijituak –  Osagaiak Pipermin freskoak, kilo bat Oliba olioa Gatza Pipermin frijituak Errezeta Piperminak garbitu uretan eta xukatu zapi batekin. Oliba olioa suelto duen zartagin bat jarri su bizian, gutxienez bi hazbeteraino irits dadila …

Piperminak tenpuran

Piperminak tenpuran

Piperminak tenpuran –  Osagaiak 400 g pipermin fresko eta erdi neurriko 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Piperminak tenpuran …

sukaldean-fondo0

Hegaluze mendrezka errea tipula eta pipermin frijituekin

Osagaiak Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 4 tipula, zerrendatan moztua Oliba olioa 24 pipermin fresko Perrexil pikatua Gatza 2 koilarakada eguzki-lore olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Errezeta Kazola edo padera bat …