Piper berdeak arkume hankaz beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1
- 12 piper berdi handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak)
- Oliba olioa frijitzeko
- 4 tipulin eder xehatuak
- Baratxuri ale bat
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Piperrak garbitu eta lehortu, dauden bezala, zurtoinak eta haziak kendu gabe. Jarri olioa suelto zartagin batean eta su bizitara hurbildu. Berotzen denean, piperrak kontuz paratu zartaginean, frijitzen utzi, oliotik atera eta azala aise kentzeko punturaino. Ez dute ilundu behar; kontuz, beraz. Epeltzen direnean, eskuartean erabiltzeko moduan direnean alegia, zurtoina eta azala kendu, azalari zimikoak eginez, eta baba moduan altxatuko baita, tira handik mamia agerian geldi dadin. Kontuz ireki eta haziak kendu. Bitartean betegarria prestatu.
Kazola batean frijitzerakoan erabilitako olio pixka bat jarri eta suberatu bertan tipulinak eta baratxuri xehatua, gatz pixka batekin. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, arkume-hankei saltsa kendu, eta izpitu. Saltsa geroko utzi. Barazkia egin denean koipea kendu, kazolan jarri berriro eta arkume-hanka izpituak gehitu. Bat egin dadila, eraginez, eta perrexil xehatu pixka bat gehitu. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria.
Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik mikrouhinen labean edo ohikoan arkume-hanken saltsarekin salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan frijitu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, arkume-hanken saltsa beroan sartu.
Lehen aukera arin eta eramangarriagoa da, apika platerean zerbitzatzeko egokiagoa. Eta bigarrena, berriz, kaxuela tankerakoagoa da; gainera, piperrak albardatuz gero, sendoago geldituko dira, eta betegarriak ez die nolanahi ihes egingo. Batera nahiz bestera, mahaira.

Odolkia piperrekin
Odolkia piperrekin – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Arkume txuletak villeroi eran
Arkume txuletak villeroi eran – Osagaiak 1,5 kg arkume txuleta (hezurrarekin) Xorta bat oliba olio Gatza Bexamel saltsa, egin berria eta lodia Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Olioa, frijitzeko Gatza Arkume txuletak villeroi eran …

Arkume arandoi ogi-arrautzeztatuak
Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osorik Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko …

Arroza arkume lepoarekin
Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …

Haragi xerra eta piper ogitartekoa
Haragi xerra eta piper ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Piper errea, zuritua eta …