Piper berde beteak entsaladan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Piper berde beteak entsaladan –
Osagaiak
- 12 piper berde luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak)
- Oliba olioa frijitzeko
- 2 piper berde, luzetara moztuak
- 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak
- Baratxuri ale bat
- Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako hegaluze ongi hautatua, 8 puska
- Tomate saltsa, 6 koilarakada
- Perrexil xehatua
- Gatza
Errezeta
Piperrak garbitu eta lehortu, dauden bezala, zurtoinak eta haziak kendu gabe. Jarri olioa suelto zartagin batean eta su bizira hurbildu. Berotzen denean, piperrak kontuz paratu zartaginean, frijitzen utzi, oliotik atera eta azala aise kentzeko punturaino. Ez dute ilundu behar; kontuz, beraz. Epeltzen direnean, eskuartean erabiltzeko moduan direnean alegia, zurtoina eta azala kendu, azalari zimikoak eginez, eta baba moduan altxatuko baita, tira handik mamia agerian geldi dadin. Kontuz ireki eta haziak kendu. Bitartean betegarria prestatu.
Frijitzerakoan erabilitako olio pixka bat jarri kazola batean eta suberatu bertan piper berde zerrendetan moztuak, tipulinak eta baratxuri xehatua, gatz pixka batekin. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, hegaluzeari salda kendu, eta izpitu. Barazkia egin denean koipea kendu, katilu batean jarri eta hegaluze izpituarekin eta tomate saltsarekin. Bat egin dadila, eraginez, eta perrexil xehatu pixka bat gehitu. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria. Orduan, kontu handiz, bete piperrak; ez daitezela hautsi edo lehertu. Piperraren alde irekia, betegarria sartzeko erabilitakoa, beherantz paratu, ezkutuan gera dadin.
Erretilu batean paratu eta ozpin saltsaz edo allioli mehe-mehe batez ongi zipriztindurik.

Piperrada
Piperrada – Osagaiak 4 tipulin eder 6 piper berde Pikillo piperrak, pote bat 4 baratxuri ale 5 koilarakada oliba olio Tomate saltsa, litro laurden bat Gatza … Errezeta Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, …

Atun eta piper erre ogitartekoa
Atun eta piper erre ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …

Pikillo piperrak txerri hankaz beteak
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak – Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Baratxuri ale bat Gatza Pikillo piperrak txerri hankaz beteak …

Pikillo piperrak txangurruz beteak
Pikillo piperrak txangurruz beteak – Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …

Pikillo piperrak bakailaoz beteak
Pikillo piperrak bakailaoz beteak – Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …