Menua

Pikuak esnegain izozkiarekin salteatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 20 piku txiki, ongi onduak, txorten gogorrik gabe
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Esnegainezko izozkia

Errezeta

Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore gorria hartu behar du, baina erre gabe betiere. Une horretan, gurina erantsi, sua bizitu, eta sartuko dugu fruta. Ongi salteatu eta nahasiko dugu guztia, eztitsu bihurtu eta axal fin eta distiratsua egin zaiola ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera baino lehen erantsiko ditugu limoi tantak. Pikuak hainbat plateretan banatu, eta esnegainezko izozki bola bat ipiniko diegu gainean. Urtu eta saltsa moduan geratuko da izozkia. Salteatu baino lehen pikuak bitan zati ditzakegu oso handiak badira.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin –  Osagaiak 24 piku heldu Litro erdia chantilly krema Errezeta Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu …

sukaldean-fondo0

Piku, limoi berde eta albahaka zopa hotza

Osagaiak 16 piku, ongi onduak 3 banana, ongi onduak Litro bat ur 160 g azukre Bainila adaxka bat, ireki eta aletua 4 limoi berderen zukua eta birrindura Albahaka freskoa, eskukada eder bat Errezeta Albahakari hostoak …

piku mermelada

Piku marmelada

Piku marmelada –  Osagaiak 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak 250 g azukre beltz 12 koilarakada ur 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra Piku marmelada Errezeta Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto …

Piku salteatuak esnegain izozkiarekin

Piku salteatuak esnegain izozkiarekin

Piku salteatuak esnegain izozkiarekin –  Osagaiak 20 piku txiki eta heldu, zurtoin gogorra kendua 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Tanta batzuk limoi zuku Esnegain izozkia Errezeta Padera zabal batean jarriko dugu azukrea, su …

sukaldean-fondo0

Pikuak krema ingelesarekin

Osagaiak 24 piku heldu Litro erdia krema ingeles Errezeta Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu ere egin ditzakegu, baina …