Pikillo piperrak txangurruz beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Pikillo piperrak txangurruz beteak –
Osagaiak
- Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden
- 15 koilarakada bexamel, ongi egina
- Pikillo piperrak, 2 pote
- Baratxuri-buru bat
- Oliba olioa
- Irina eta arrautza irabiatua
- Gatza
Pikillo piperrak txangurruz beteak
Errezeta
Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olio garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira. Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo frijitzeko. Utzi hozten. Betegarria prestatu, piperrak konfitatzen diren bitartean.
Txangurroa berotzen jarri eta poliki irakinarazi, zuku guztia lurruntzeko, lehor samar utzi behar baita. Orduan gehitu, bat egiteko, bexamela. Gatz puntua zuzendu.Kontu handiz, piperrak epeldu direnean eskuetan erabiltzeko moduan egongo baitira, betegarri hotzaz bete, horrela erosoago lan egin baitaiteke.
Denak bete ditugunean arrautza-irinetan pasatu eta frijitu olio bero-beroan, eta xuka-paperean olio gehiegizkoa kendu. Horrelaxe jan ditzakegu edo tomate saltsa mehe batean edo txangurroen azalekin egindako saltsa amerikar batean sartu. Baina hori beste kontu bat da.
Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piper beteak entsaladan
Osagaiak Pikillo piperrak, 2 pote Oliba olio pixka bat 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako hegaluze ongi hautatua, 8 puska 6 koilarakada tomate saltsa …

Piper berde beteak entsaladan
Piper berde beteak entsaladan – Osagaiak 12 piper berde luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 2 piper berde, luzetara moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako …

Pikillo piperrak txerri hankaz beteak
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak – Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Baratxuri ale bat Gatza Pikillo piperrak txerri hankaz beteak …

Hegaluzea piperrekin
Hegaluzea piperrekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper gorri edo berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Hegaluzea piperrekin Errezeta Padera …

Pasta barazkiekin
Pasta barazkiekin – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …