Patatak saltsa berdean
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patatak saltsa berdean –
Osagaiak
- 4 koilarakada oliba olio
- Tipulin txiki bat, xehatua
- 4 baratxuri ale
- Kilo bat patata
- Ardo zuria, baxoerdi bat
- Arrain salda edo ura
- Perrexil txikitua
- Gatza
Patatak saltsa berdean
Errezeta
Kazola zabal eta baxu batean, patatek hondoa ukitu eta elkarren gainka egon ez daitezen, olioa, tipulina, baratxuria eta gatz pittin bat jarriko ditugu. Su eztira hurbildu eta 20ren bat minutuz egiten eduki, pixka bat gorritu arte.
Orduan, patata xerratuak jarri (zurituta eta zentimetro bateko xerratan zatituta, garbitu gabe, beren almidoi naturala gal ez dezaten) eta buelta batzuk eman, eta tarteka ardo zuria gehitu. Ardoa lurruntzen utzi eta arrain salda edo ura bota, bi hazbete pataten gainetik izan arte; ura bota badugu, arrain salda pittin bat gehitu. Gatza eman eta su eztian irakiten eduki 30 minutuz. Patatak xamurtzen direnean eta xerraren bat hautsi dela-eta salda loditzen denean, perrexila parparreatu eta gatz puntua zuzendu.
Egostez bukatu baino lehentxeago xapo matrailen batzuk, bakailao puska batzuk edo merlenka kokotearen bat puskatan gehitzen badiogu, kaxuela hori sudurretik ere jateko modukoa geldituko da.
Patatak saltsa berdean

Zorroko patata purea nola konpondu
Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …

Vichyssoise, porru eta patata zopa
Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

Patata arranditsuak
Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patata eta tipula entsalada
Patata eta tipula entsalada – Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …