Patatak nola frijitu
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patatak nola frijitu –
Osagaiak
- Olioa
- Baratxuri ale bat
Errezeta
Hona hemen zer egin, patatak frijitu eta kurruskari uzteko. zuritu eta xerratan edo zerrendatan (nahi bezala) moztu ondoren, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko; halatan, frijitzen ditugunean ez dira itsatsiko edo hautsiko, eta solte geratuko zaizkigu. Uretan ongi garbitu eta gero, xukatu eta lehortuko ditugu patatak.
Olio ugari duen paderan sartu (estali egingo ditu olioak patatak) eta, baratxuri ale bat, osorik eta zuritu gabe, erantsi ondoan, su eztian edukiko ditugu patatak egosten 20 bat minutuan (bor-bor arinean azalduko da olioa). Ez ditugu patatak irauliko, ez espatulaz edo beste tresnaren batez ukituko, hauts ez daitezen. Sua biziagotuko dugu denbora aurrera joan ahala, patatak, ordurako xamurtzen hasiak, gorritzen eta frijitzen has daitezen. Orduan bai, orduan irauli ahal izango ditugu patatak, alde guztietatik ongi frijitzeko. Gorritu orduko aterako ditugu sutatik; xukatu eta gatza emango diegu (gatz larria eta gatz mehea, nahasirik). Berehala zerbitzatuko ditugu.
Patatak nola frijitu

Patata purea oliba olioarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 20 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino …

Patatak mikrouhinetan apurtuta
Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …

Patatak non eta nola gorde
Patatak non eta nola gorde – Osagaiak Xoko ilun eta lehorra Zapi bat edo egunkari papera … Non eta nola gorde Txikikeria iruditzen ahal zaio bakarren bati, baina bistarako zorigaitza da patatak lorez eta sustraiz …

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Aza patatekin
Aza patatekin – Osagaiak Aza bat 2 patata eder 15 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza patatekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko …