Menua

Patata purea gurinarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat patata, egosia
  • 600 g gurin hotz
  • Esnea, baso erdi handi bat
  • Esnegain urtua, baso erdia
  • Gatza

Errezeta

Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino gehiago egosiko dugu, ondoan kg bete mami bereizi ahal izateko.

Ontzi batean ipiniko dugu egosi eta xukatu ondoren. Gurina erantsi eta irabiagailuari eragingo diogu. Bizkor landuko dugu patata, goma itxura har ez dezan. Xirripaka gaineratuko ditugu esnea eta esnegaina, bereiz egosi ostean, eta etengabe nahasiko dugu purea, leun eta pikorrik gabe gera dadin. Gatza eman eta jateko prest edukiko dugu. Hozten bada, su eztian berotuko dugu, edo mikrouhinetan. Hobe hala bada.

Korapilatsuena bada ere, lehengoa da purea egiteko modu egokiena; hau da, patata mami egosia puregailutik pasa eta su eztian daukagun kazolara bihurtu. Zurezko espatula batez nahasiko dugu ondoren, gurin hotza pixkana-pixkana eransten diogun bitartean. Minutu batzuen buruan, gurina ongi hartu eta gero, gaineratuko ditugu, pittinka-pìttinka, esnegain eta esne egosiak, nahasi eta nahasi, purea krematsu utzi arte. Gatza emango dugu gero.

Muskat intxaurra eransten diote batzuek. Guk txokolate katiluarekin nahiago dugu: patataren zaporea baino ez du behar pureak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak Azalore bat 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat, …

sukaldean-fondo0

Patata barrubeteak

Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Patata tortilla

Patata tortilla

Patata tortilla –  Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Patatak non eta nola gorde

Patatak non eta nola gorde

Patatak non eta nola gorde –  Osagaiak Xoko ilun eta lehorra Zapi bat edo egunkari papera … Non eta nola gorde Txikikeria iruditzen ahal zaio bakarren bati, baina bistarako zorigaitza da patatak lorez eta sustraiz …

sukaldean-fondo0

Zorroko patata purea nola konpondu

Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …