Patata eta tipula entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patata eta tipula entsalada –
Osagaiak
- Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat
- 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak
- Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Patata eta tipula entsalada
Errezeta
Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta olioa eta limoi-zukua (lehenago katilu batean nahasiak) sardexka batekin bizi-bizi eraginez gehitzea. Gainetik zerrenda mehetan zatitutako tipulinak banatu, eta buelta batzuk eman ondoren platereratzea. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.
Patata eta tipula entsalada Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta olioa eta limoi-zukua . RZ en tsa la da

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Atuna tipularekin
Atuna tipularekin – Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Atuna tipularekin …

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin
Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …

Patatak mikrouhinetan apurtuta
Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …