Patata eta sardinzahar entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden
- Eskarola bat, garbitua eta sortatan
- 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak
- 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak
- Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat
- Sagardo-ozpina, 2 koilarakada
- Oliba olio birjina, 8 koilarakada
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Katilu batean nahasi ziapea, ozpina, oliba olioa, arrautza xehatuak eta gatz eta piperbeltz zarrastada bat eman. Ongi nahasi. Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea eta piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta sardinzar zatiak eta eskarola gehitzea. Ozpin-saltsa (lehenago katilu batean nahasia) sardexka batekin bizi-bizi eraginez isuri gainera. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.

Patata frijituak
Patata frijituak – Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

Sardinak eskabetxean
Sardinak eskabetxean – Osagaiak 1,5 kg sardina ertain, garbi eta bururik gabe Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat …

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patata purea oliba olioarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 20 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino …

Patata kroketak
Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …