Menua

Patata erreak gurin eta baratxuriekin

  • Patata-erreak-gurin-eta-baratxuriekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Patata erreak gurin eta baratxuriekin – 

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Xorta bat oliba olio
  • 2 baratxuri-buru, zuritu gabe
  • Ezkaia, adaxka bat
  • 150 g gurin
  • Gatza

Patata-erreak-gurin-eta-baratxuriekinErrezeta

Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 atal egingo ditugu, gutxi gora-behera patata bakoitzetik. Uretan garbituko ditugu ondoren patata guztiak, almidoia kentzeko. Padera bero batean olio pixar bat isuri eta su bizian salteatuko ditugu, gorritu arte (labean sartuko ditugu gero). Kanpotik ongi txigorturik eta barrutik gogor daudela ipiniko ditugu labe-erretilu batean. Gatza eman eta bi baratxuri-buru aletu eta barreiatuko ditugu haien gainetik, zuritu gabe, ezkai adaxka eta gurinarekin (dadotan moztua). Erretiluaren hondoa ukituko dute patata guztiek, garrantzitsua da hori. Elkarren gainean metatuz gero, ez dira behar bezala erreko.

200º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean 30 bat minutuan. Koipean bustiko ditugu labealdi horren erdialdean. Egin direnean, labetik atera eta epeltzen utzi eta gero jango ditugu, erreki baten hornidura gisa esate baterako. Trauskil mozturiko perrexila emango dugu, nahi izanez gero, haien gainetik.

Errekiaren gurina xurgatu eta mamitsu egon daitezen utziko ditu patatak epeltzen. Labean eduki ditugun erretiluan aurkeztu ahal izango ditugu, eta erretako baratxurien mamia ere berreskuratuko dugu, haiekin jateko.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patatak Errioxako eran

Patatak errioxako eran

Patatak errioxako eran –  Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi …

sukaldean-fondo0

Patata arranditsuak

Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

VICHYSSOISE EmiYanez

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

patata kroketak

Patata kroketak

Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …

sukaldean-fondo0

Zorroko patata purea nola konpondu

Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …