Menua

Pasta otarrainxkekin

  • Pasta otarrainxkekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta otarrainxkekin – 

Osagaiak

  • 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara
  • 2 baratxuri ale, txikituak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • Gatza

Errezeta

Zartagin batean 2 koilarakada oliba olio jarriko ditugu. Berotu dadin utzi. Bero dagoenean otarrainxka gazituak frijitu oliotan; gorritu daitezela baina sobera lehortu gabe. Zartaginetik atera, gainerako olioa isuri eta baratxuriak sartu, pixka bat gorritu daitezen. Su motelean frijitu daitezela, olioak haien zaporea bereganatu dezan. 5 bat minutu iraganik, pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean. Gero otarrainxka salteatu berriak ere bai. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu. Nahi izanez gero, tomate saltsa pixka bat edo esnegain likidoa nahas diezaiokegu pastari, edo itsaskia ardo zuri edo armagnac pixka batekin salteatu, baina hori gustu kontua da. Bakoitzak erabaki dezala.

Pasta otarrainxkekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Ximiko bat piperrauts gozo 2 koilarakada handi tomate saltsa Muskuilu txikiak, …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

sukaldean-fondo0

Pasta oilaskoarekin

Osagaiak 4 oilasko izter, hezurgabetuak eta dado txikitan moztuak 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak …

Otarrainxkak tenpuran

Otarrainxkak tenpuran

Otarrainxkak tenpuran – Osagaiak 20 otarrainxka, freskoak eta handiak 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Otarrainxkak tenpuran Errezeta Irina, …

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …