Orburuak txirlekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Orburuak txirlekin –
Osagaiak
- 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak
- Kg erdia txirla
- 2 baratxuri ale, pikatuak
- Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru
- 3 koilarakada oliba olio
- Perrexila, pikatua
- Koilarakada apal bat irin
- Xorta bat ardo zuri
…
Errezeta
Kazola batean, su eztian jarriko dugu oliba oliotan baratxuri pikatua. Dantzan hastean, gorritu gabe betiere, irina erantsi eta zurezko zali batez nahasiko dugu. Ardoa eta salda beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu erdian irakiten eduki eta gero, txirlak erantsiko ditugu eta su bizi hartan edukiko, ireki arte. Plater batera erretiratuko ditugu, hozten utzi gabe. Orburu laurdenak saltsan barneratu eta minutu batzuetan edukiko ditugu irakiten, bero daitezen. Gainean ipiniko ditugu ondoren txirlak. Kazolari pixka batean eragin eta perrexila hautseztatuko dugu gero.
Sartu aurretik, banan-banan irekiko ditugu txirla guztiak, baten batek platera honda ez diezagun. Orburu guztiak ongi berotu direnean erantsiko ditugu txirlak. Horrela ez da arazorik izango.
Orburuak txirlekin

Xapo errea txirlekin
Xapo errea txirlekin – Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

Legatza saltsa berdean txirlekin
Legatza saltsa berdean txirlekin – Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo …

Orburu gordinak gatzozpinetan
Osagaiak 12 orburu Tipulin erdia, pikatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexila, xehatua 8 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo-ozpin Koilarakada bat limoi zuku Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egosteko balira bezala garbituko …

Potxak txirlekin
Potxak txirlekin – Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

Legatza ganba eta txirlekin
Legatza ganba eta txirlekin – Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …